Luis Aranburu Musika Eskola 2023-2024 ikasturterako ikasle berrien aurretiazko izen-emate prozesuan sartuta dago.Eskolak eskaintzen duen musika-prestakuntzan interesa duten pertsonek izena eman ahal izango dute Udalaren webgunearen bidez: www.vitoria-gasteiz.org. Epea maiatzaren 21ean amaituko da.
Aurten, Eskolak Instrumentuen gida praktikoa argitaratu du musikaren munduan barneratu nahi duten pertsonei zuzenduta.
Arabako hiriburuko Hirigune Historikoan kokatutako Luis Aramburu Eskolaren helburua edozein adinetako zaleei zuzendutako musika-prestakuntza eskaintzea da, eta, horrez gain, bokazio eta gaitasun berezia erakusten duten pertsonak ikasketa profesionaletarako orientatzea eta prestatzea.
2023-2024 ikasturtean, ikasleek hainbat instrumentu jotzen ikasi ahal izango dute: akordeoia, baxu elektrikoa, klarinetea, klabezina, kontrabaxua, fagota, zeharkako txirula, gitarra, oboea, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, biolina, biola eta biolontxeloa. Kantu bakarlaria, Eskolaniako haur abesbatza eta helduentzako kantu korala ere egin ahal izango dira.
Gune honek eskaintzen dituen beste ikasgai batzuk honako hauek dira: ‘Musikako hastapenak” (I. maila), ‘Musika-hizkuntza’, ‘Harmonia modernoa’, ‘Informatika musikala’ eta ‘Konboak’.
Era berean, ikasleek hainbat taldetan parte hartu ahal izango dute: eskolako abesbatzak, banda, Big Band Berri, harizko orkestra, SoKaLoka taldea, gitarra taldeak, klarinete taldea, Boggie Orkesta, perkusio taldea, txirula taldea, biolontxelo taldea, etab.
Zozketa egin ondoren, zerrendak ikusgai egongo dira eskolako atondoan ekainaren 6tik aurrera. Prozesuak ekainaren 22tik 28ra bitartean jarraituko du plazak esleitzeko epearekin, eta ekainaren 22tik uztailaren 3ra, matrikula formalizatzeko.