LGTBI+ diskriminazioaren aurka
Berdindu! zerbitzuak 640 kontsulta baino gehiago jaso zituen 2022an
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, LGTBI+ pertsonei eta haien familiei eta hala eskatzen duten entitateei arreta eta aholkularitza emateko Berdindu! zerbitzuaren bulegoa bisitatu du. Bisita Eusko Jaurlaritzak sexu- edo/eta genero-aniztasunerako arreta-zerbitzuak agerian jartzeko eta EAEko gizartean bereizkeriaren aurka borrokatzeko eta berdintasuna sustatzeko konpromisoa berresteko duen estrategiaren barruan sartzen da.
Berdindu! Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikek finantzatutako zerbitzu publikoa da, eta Anitz Federazioak kudeatzen du; Errepetuz, Aldarte, Gehitu eta Guztiok erakundeek osatzen dute.
Bisitan, Melgosak aurrez aurre ezagutu du Berdindu! zerbitzuko talde teknikoak egiten duen lana; informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen dizkie LGTBI+ pertsonei eta haien familiei, bai eta zenbait eremutako profesionalei ere, hala nola hezkuntza-eremukoei eta beste kolektibo batzuei.
“Gure lana zerbitzuan funtsezkoa da, LGTBI+ pertsonei eta haien familiei laguntza eta orientazioa emateko, besteak beste: lesbiana bikote bati ama izateko egin behar dituzten izapideen berri ematea, aitek eta amek seme-alabekin dituzten zalantzak argitzea, etab.”, esan du Sarai Montes Berdindu! zerbitzuak Bilbon duen bulegoko arduradunak.
Hezkuntza-eremuan, Berdindu! Eskolak-ek egiten duen lana nabarmentzen da; ekimen hori eskola-elkarteak aniztasun afektibo-sexualari eta genero-aniztasunari dagokienez Lehen eta Bigarren Hezkuntzan dauzkan erronka eta desafioei heltzeko beharrari erantzuteko sortu da.
Berdindu! Eskolak ekimenaren bidez, irakasle, ikasle eta haien familiei orientazioa eta aholkularitza eman nahi zaie sexu- edo/eta genero-aniztasunaren kudeaketan, LGTBIfobiaren kasuak daudenean edo ikasle trans-en bat prozesu pertsonalean dagoenean. Azken batean, hezkuntza-ingurune inklusiboa eta ekitatiboa sustatu nahi du, pertsona guztien errealitateak eta beharrak kontuan hartzen dituena, haien genero-identitatea eta sexu-orientazioa edozein dela ere.
Ander Prol Berdindu! Eskolak ekimeneko teknikariak esan duenez, “eskoletan LGTBI pertsonenganako indarkeriak eta bereizkeriak, haien ongizate emozionalean eta akademikoan eragina izateaz gainera, estereotipo kaltegarriak eta aurreiritziak ere betikotzen dituzte. Hori dela eta, irakasle, ikasle eta familiekin lan egiten dugu, bereizkeriarik gabeko hezkuntza-ingurunea sustatzeko”.
Bestalde, Melgosak nabarmendu du zerbitzu horiek zer garrantzitsuak diren gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa eraikitzeko, eta azpimarratu du berdintasuna eta mota guztietako aniztasunarekiko errespetua sustatzen dituzten politika publikoak sustatzen jarraitu behar dela.
“Funtsezkoa da zerbitzu horiek erkidego ekitatiboagoa eta bidezkoagoa sortzeko betetzen duten oinarrizko eginkizuna nabarmentzea. Berdintasuna eta aniztasunaren aitorpena dimentsio guztietan sustatzen dituzten politika publikoak sustatzen jarraitu behar dugu”, esan du sailburuak.
Era berean, Melgosak nabarmendu du Berdindu! zerbitzuak LGTBI+ pertsonenganako bereizkeria- eta indarkeria-egoeren prebentzioan eta arretan egiten duen lana. “Azpimarratu behar da Berdindu! zerbitzuak egiten duen lan nabarmena, LGTBI+ pertsonenganako bereizkeria- eta eraso-kasuen prebentzioari eta haiei heltzeari dagokienez. Zerbitzuaren ahalegina funtsezkoa da giro inklusiboagoa eta errespetutsuagoa ziurtatzeko, non pertsona oro, haren genero-identitatea edo sexu-orientazioa edozein dela ere, beldurrik eta bereizkeriarik gabe bizi baitaiteke”, esan du.
Temas
Más en Sociedad
-
200 medios terrestres y 15 aéreos trabajan para evitar que el incendio de Soneja llegue a Espadán (Castellón)
-
Fallece un motorista en As Pontes y tres personas resultan heridas en una colisión en Malpica (A Coruña)
-
El fuego de Soneja (Castellón) obliga a desalojar Azuébar y la UME se incorpora a la extinción
-
Nueve de cada diez universitarios utilizan la IA de forma habitual