Síguenos en redes sociales:

Emakumeen indarra sensibilizatzen

Emakumeen ahalduntzea bultzatzen duten sariak

Emakumeen indarra sensibilizatzenerredehierro

Iñigo Urkullu lehendakariak, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariarekin batera, Berdintasunerako Emakunde Saria eman zion atzo arratsaldean On: giz: ezberdinen elkarteari, gizon taldeekin gizonen dominazioaz, sexismoaz eta patriarkatuaz jabetzeko egindako lanagatik eta emakumeen taldeekin ahalduntzea eta lidergo pertsonala eta kolektiboa lantzeagatik. Esther Molinero eta Xabier Odriozola izan ziren saria jaso zuten elkarteko bi ordezkariak.

Lehendakariak adierazi zuenez, On-gizek “pertsonak erdigunean jarriz eta espiritu komunitarioa indartuz” lan egiten du, eta hori da, bere ustez, gizartean aurrerapausoak lortzeko modua: “pertsonei arreta eman eta entzutea, ikuspegi kolektibo baten aldeko apustua eginez”. Lehendakariaren hitzetan, “On:giz-ek gogorarazten digu berdintasuna erronka partekatua dela, eta guztiok dugula zer egin: gizonak, emakumeak, erakundeak, elkarteak, enpresak, familiak, komunikabideak…arazo estrukturalak eta globalak modu kolektiboan baino ezin baitira konpondu, taldean lan eginez”.

Urkulluk nabarmendu zuenez, On:giz-ek duela urtebete aurkeztutako “Berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Herri Itunaren espiritua irudikatzen du, eta Berdintasunerako Legearen helburuak egia bihurtzeko lanean jarraitzera animatzen gaitu”. Hala, “talde-lanari esker”, gogorarazi du Euskadi Europako Berdintasun Indizean puntakoenen artean dagoela, baina nabarmendu du berdintasun-politiken zeharkakotasunean aurrera egiten jarraitu behar dela, “emakumeen ahalduntzea bultzatzeko; zaintza-lanak ikusaraziko, baloratuko eta partekatuko dituen gizartea eraikitzeko; gizonak berdintasunean inplikatzeko; hezkuntza balioak aldatzeko tresna eraginkor gisa erabiltzeko; edo emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeko”.