Udalak uztailaren 1era arte luzatuko du norbanakoek, eragile sozial eta ekonomikoek eta erakundeek Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako dokumentuaren helegiteak aurkezteko epea, kolektiboen eskariei erantzuteko. Hala jakinaraziko du Ana Oregi Lurraldearen eta Klimaren Aldeko Ekintzaren zinegotziak ostegunean egingo den batzordean, eta dokumentazioa tramitatzeko data berriaren berri emango du. Alkateordeak azaldu du dokumentuak “gutxienez hurrengo hamarkadarako udalerriaren joko-arauak” ezarriko dituela. “Onartu ostean, kontsultarako eta informatzeko hainbat kanal jarri ditugu, bai aurrez aurrekoak, bai online.

"Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak funtsezko tramiteetako bat gainditu zuen otsailean: hasierako dokumentua onartu zuten eta gehienez ere bi urteko epea ezartzen du hurrengo urteetarako Gasteizen diseinua behin betiko ixteko, hirigintzako, industriako eta merkataritzako erabilerak zehazteko eta hiri-eredua garatzeko espazioak finkatzeko", azaldu dute gaur Gasteizko Udaletik. "Duela bi hamarkada baino gehiagotik, Gasteizek ez zuen lurzoruak kudeatzeko bere tresna nagusia eguneratu. EAJ, PSE eta Elkarrekin taldeen aldeko gehiengoa osoarekin, Bilduren abstentzioarekin eta PPren aurkako botoarekin, udalbatzak plan berriaren hasierako dokumentuari argi berdea eman zion", erantsi dute bertatik.

Azkenik, Udalaren webgunean dago dokumentu berria. Bertsio digitalaz gain, udalak aukera ematen du dokumentua  San Martingo bulegoetankontsultatzeko, eta aurretiazko hitzordua hartu behar da Herritarren Arretarako Bulegoetan010 zenbakian edo udalaren webgunean. "Teknikariek zalantzak argitzeko espazioa jarri du udalak eta arreta publikoa eskainiko dute 8:30etik 14:00etara", ondorioztatu du Gasteizko Udalak.