- EKA/ACUV Euskal Kon-tsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak oinarrizko zerbitzuak betetzeko eskatu die banketxeei, herritarren adinaren arabera gizarte osoa diskriminatu gabe.
Hala, atzo jakinarazi zutenez, eskaera hori egiten dute adinekoek gaur egun dituzten arazoez jabetuta, pertsona horietako asko ez direla gai eta benetako arazoak dituztela beren kudeaketak egiteko edo kutxazain automatikoan dirua telematikoki ateratzeko. Bertatik jakinarazi zutenez, “IKTek (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek) abantaila ugari eskaintzen dizkigute: informaziorako sarbide zabalagoa, lan-sektoreko kostuen murrizketa, pertsonen arteko konektibitate handiagoa, eta abar. Nolanahi ere, digitalizazioa ez da ari berdin ematen pertsona guztien artean, batik bat adineko pertsonen kolektiboan desoreka nabaria eraginez”, azpimarratu zuten. “Gogoan izan behar da finantza-zerbitzuak oinarrizkoak eta unibertsalak direla, eta kontsumitzaileek bide egokiak behar dituztela etxeko ekonomiak kudeatu ahal izateko. Onartezina da adinekoak edo desgaitasuna duten pertsonak bazterturik sentitzea”, erantsi zuten. Ildo horretatik, azaldu zuten ezinezkoa dirudiela atzera egitea eta bankuetan langileak kontrata-tzea eguneroko kudeaketa horietan laguntzeko, baina azpimarratu zuten beharrezkoa dela zerbi-tzu hori eta herritar guztiei lagun-tza eskaintzea, herritarren beste eskubide bat baita: “Banketxeetako plantillaren murrizketa atzeraezina dela dirudi ordea, eta hura gutxi balitz, analista apur batzuk ausartzen dira soilik bukatutzat ematera, finantza-krisiaz geroztik 100.000 baja baino gehiago jaso diren arren”.
Ildo beretik, Fintechen ohitura eta ezagutzei buruzko azken azterlanen arabera, -finantzaeta teknologiak barne hartzen dituzte-, “65 urtetik gorako biztanleen %3 soilik erabili dituzte finantza-konpainia teknologikoen zerbitzuak, eta gazteen adin- tarteetan, berriz, ia %30”. “Kontuan hartu behar dira banku-kontzentrazioa eta sukurtsalen itxieraren prozesua”. Gaineratu zutenez, finantza-sektoreak ia hamar sukurtsal galtzen ditu egunero. Une honetan 20.800 bulego baino gehixeago daude estatu osoan, 1977tik kopuru txikiena. 2008an, “finantza-krisia lehertu aurretik, sektoreak 45.000 bulego baino gehiago zituen, eta, beraz, hamarkada batean, ia erdia murriztu da”, azpimarratu zuten.
Hala, EKA/ACUVk beraien zerbi-tzuetan funtsezko izaera unibertsala mantentzeko eskatzen die entitateei, horretarako tratu pertsonal egoki eta hurbila emanez, erabiltzaileen beharren arabera eta ordutegi normalizatuetan. “Banku-kontzentrazioko mugimenduek eta sektorearen digitalizazio azkarrek hori betetzea eragozten dute, herritarren proportzio handi bat atzean utzita; bereziki adinekoak, herrialdeko biztanleriaren heren bat ordezkatzen baitute”, azaldu zutenez.Hori dela eta, finantzen eten digitalaren eta belaunaldien aurka burutuko dituzten neurri irmoak aplikatu behar direla nabarmendu zuten. “Dagoeneko neurri zehatzak eskatu zaizkio Jaurlaritzari. Besteen artean, jendearen arreta indartzea eta leihatilan dirua sar-tzeagatiko komisioaren kobrantza debekatzea. Hausnarketa orokorra egin behar dute erakunde eta arautzaileek, eta erabakitasunez jardun, gizarte moduan ez dadila inor atzean gelditu”. “EKA/ACUVk bat egin du Carlos San Juan valen-tziarrak Change.org plataforman abiarazitako kanpainarekin. Jada 600.000 sinadura baino gehiago bildu ditu, eta aldarrikapen justu baten bitartez bere aurpegi eta ahotsa azaldu du finantza-sistematik kanporatu nahi dituztenak babestuz”, ondorioztatu zuten bertako kideek.
Eskaera hori asko eskatu du Euskadiko gizarteak azkenaldian. Izan ere, eskubide hori gehien aldarrikatzen duen plataformetako bat Araba eta Euskal Herriko pentsiodunena da, astelehenetik astelehenera beren eskubideak aldarrikatzen baitituzte Araba eta Euskadiko kaleetan. Behin baino gehiagotan salatu dutenez, nekatuta daude bankuen jarrerarekin, eta astean behin arreta hobea eskatzen dute egiten Euskaditik dituzten manifestazioetan. Ildo horretatik jarraituz, bankuetan presentzia handiagoa izatea, aurrez aurreko arreta eta dirua lehen bezala ateratzeko aukera izatea eskatzen dute, kutxazain automatiko batera joan beharrik gabe.
Eskaera. EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak oinarrizko zerbitzuak betetzeko eskatu die banketxeei, herritarren adinaren arabera gizarte osoa diskriminatu gabe. Hala, atzo jakinarazi zutenez, eskaera hori egiten dute adinekoek gaur egun dituzten arazoez jabetuta, pertsona horietako asko ez direla gai eta benetako arazoak dituztela beren kudeaketak egiteko edo kutxazain automatikoan dirua telematikoki ateratzeko. Bertatik jakinarazi zutenez, “IKTek (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek) abantaila ugari eskaintzen dizkigute: informaziorako sarbide zabalagoa, lan-sektoreko kostuen murrizketa, pertsonen arteko konektibitate handiagoa, eta abar. Nolanahi ere, digitalizazioa ez da ari berdin ematen pertsona guztien artean, batik bat adineko pertsonen kolektiboan desoreka nabaria eraginez”, azpimarratu zuten.
Aldarrikapena. Eskaera hori asko eskatu du Euskadiko gizarteak azkenaldian. Izan ere, eskubide hori gehien aldarrikatzen duen plataformetako bat Araba eta Euskal Herriko pentsiodunena da, astelehenetik astelehenera beren eskubideak aldarrikatzen baitituzte Araba eta Euskadiko kaleetan. Behin baino gehiagotan salatu dutenez, nekatuta daude bankuen jarrerarekin, eta astean behin arreta hobea eskatzen dute egiten Euskaditik dituzten manifestazioetan. “bankuetan presentzia handiagoa izatea”, eskatu dute.