Haurdunaldi, erditze eta puerperioa babesten
Hiru prozesuen segurtasunera begira, diziplina anitzeko lantaldeen sorrera sustatzen jarraituko du Osasun Sailak
donostia - Haurdunaldi, erditze eta puerperioaren asistentzia prozesuaren segurtasunera begira, diziplina anitzeko lantaldeen sorrera sustatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten atzo Osasun Sailak eta Osakidetzak.
Horretarako, bost protokolo daude guztira, goraberak zein gertaera txarrak minimizatzerako orduan lagungarriak direnak, Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenaren arabera. Horien artean dagoen bat aitzindaria da Estatu mailan, Jaioberrien arretaren segurtasuna izenekoa. Gainontzekoak hurrengoak dira: Arrisku txikiko erditzearen arreta ospitalean, Puerperioaren arreta, Jaioberri osasuntsuaren arreta erditzean eta puerperioan eta Jaioberriaren elikadura.
Protokolo horien lanketan ESI guztietako Ama-haurren Arreta Zerbitzuetako profesionalek hartu dute parte, hala nola, emaginek, pediatrek, pediatriako erizainek eta asistentziaren arloko profesionalek, edota asistentziaren kudeaketako profesionalek.
Erditzeek ospitaleratze guztien %9,4 eragiten dituzte, hots, ospitaleratzeen arrazoirik ohikoena dira. Hori dela eta, protokoloen bidez prozesuaren fisiologia sustatu nahi da, amari eta haur jaioberriari beharrezkoak ez diren esku-har-tzeak egitea saihestuz. Ildo horretatik, konplikazioak eta gertaera txarrak minimizatuko lirateke.
Dena den, ez dira bere horretan geratuko, arlo horretan sakontzen jarraitzeko intentzioa helarazi dutelako Osasun Sailak eta Osakidetzak.
Temas
Más en Sociedad
-
1.440 mujeres fueron agredidas en Euskadi en el primer trimestre, un 5% menos que en 2024
-
Seis años de cárcel para una jueza de la ONU por esclavizar a joven ugandesa en el Reino Unido
-
Al menos cinco heridos, dos de ellos graves, en un atropello múltiple en Palma de Mallorca
-
Salud valora que Osakidetza "funcionó de maravilla" durante el apagón del pasado lunes