BILBO. Praktika horiek ?300 orduko iraupena izango dute eta 2017. urteko azken hiruhilekoan egingo dira?, ikastaro hau osorik ?amaierako ikerketa-lana salbu? gainditu duten ikasleek egin ahalko dituzte, baldin eta hirigintza-arloan 48 hilabetetik beherako lanbide-esperientzia badute, azken 8 urtean.
IVAPek 21.000 euro bideratuko ditu diru-laguntza horietarako; laguntza bakoitzeko ez da gaindituko, inolaz ere, 2.111,11 euroko kopurua, eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) kudeatuko du diru-laguntzaren esleipena eta segimendua.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helburua, deialdi honen bidez, ikasleek eremu publikoan hirigintza-jardueraren zuzeneko ezagutza izatea da, bai eta, modu berean, burutu duten hirigintza-ikastaroan eskuratutako ezagutzen aplikazioa sustatzea eta bultzatzea ere.
DATORREN IKASTURTERAKO BEKAK
Gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, gaur 2017-2018 Hirigintzari eta Lurralde Ikasketei buruzko XLIII. Ikastaroa egiteko unibertsitate-tituludunen matrikula-gastuak % 100ean ordaintzeko bost beken deialdia ere argitaratu du.
Guztira, Gobernuak 13.900 euro bideratuko ditu lanbide-ikasketa horiek diruz laguntzera; zehazki, beka bakoitza 2.780 euroz zuzkituko da.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, gaurtik zenbatzen hasita, eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak Bilbon duen egoitzan, IVAPen edozein egoitzatan edo ZUZENEAN Herritarrei Arreta emateko Bulegoetan izapidetu ahalko dira.