BILBO. Guztira, 410.921 bistaratze izan zituen Akademiaren gure atari digitalak martxoan (otsailean, 386.197), Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.

Aurreko hilabetean bezala, martxoan ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan zen gehien kontsultatu zen edukia: 190.484 bistaratze izan zituen (otsailean 179.153 bistaratze izan ziren, eta urtarrilean 168.901). Horrez gain, eta ohikoa denez, Euskal Onomastikaren Datutegira ere jo zuen jendeak (81.230).

Bi egitasmo horien atzetik kokatu ziren Orotariko Euskal Hiztegia (44.278 bistaratze), Arauen atala (6.327) edo Jagonet kontsulta zerbitzua (6.007). Plazaberri blogak ere gora egin zuen, 2.490 bistaratze izanik martxoan (otsailean 2.290 eta urtarrilean 1.884).