Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Graduko Ikasketen Amaierako Aparteko 26 Sari eta masterreko 6 sari eman ditu osotara, beren ikasketak 2014-2015 ikasturtean bukatu zituzten ikasleei dagozkienak. Saria 300 eurokoa da ikasle bakoitzeko, eta ofiziozko aitorpena egiten die batez besteko kalifikazioa 8 edo 8 baino handiagoa dutela egiaztatzen dutenei. Unibertsitateak sari-kopuru mugatu bat ezartzen du titulazio bakoitzeko.

Aipamen hori espedientean eta Tituluaren Europako Gehigarrian sartzen da.Graduei dagokienez, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko bi titulaziotako lau saridun egon dira; zortzi saridun, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko lau gradutakoak; hiru saridun, Zientzia Juridikoen Fakultateko beste hainbeste titulaziotakoak; beste hiru saridun, Osasun Zientzien Fakultateko bi gradutakoak; zazpi saridun, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) bost ingeniaritzetakoak, eta, saridun bat Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) ingeniaritza batekoa.Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean honako hauek saritu dituzte: Mónica Gil Ochoa (Economia) eta Tamara Ayllón Lafuente, Isabel Ezcurra Calleja y Laura Jaén Pérez (hirurak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunak).

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean honako hauek saritu dituzte: Ainhoa Ancizu Oscoz eta Edurne Berastegi Akerreta (biak Haur Hezkuntzako Irakasletzako tituludunak); Eva García Cabañas, Elisa González Franco, Miriam Sobejano Landívar eta Leyre Rey Guembe (laurak, Lehen Hezkuntzako Irakasletzan tituludunak); Alexandra Martínez Clamens (Sociologia Aplikatua), eta M.ª Jartum Ibáñez Ascunce (Gizarte Lana).Zientzia Juridikoen Fakultatean, aitorpena hauentzat izan da: Izaskun Aldabe Muro (Zuzenbidea), Héctor Garrido Donamaría (Lizentziatura bikoitza Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan) eta Ana Olite Rey (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak); eta Osasun Zientzien Fakultatean, Nahia Arraiza Gulina eta Irene Martín Gilentzat (Erizaintza), eta Santiago Palomino Alonso (Fisioterapia).

Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (TIIGMET), sariak hauentzat izan dira: Iñigo Aguas Ardaiz eta Daniel Domínguez Catena (Informatika Ingeniaritza); Leyre Catalán Ros eta Iñigo Olcoz Basarte (Industria Teknologietako Ingeniaritza); Álvaro Cordón Erro (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza); Miguel Hualde Oronoz (Ingeniaritza Mekanikoa), eta Francisco Javier Moncayola Ubago (Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza).

Azkenik, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (NIGMET) Javier Contín Vital izan da sariduna (Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza).Aurten lehenengo aldiz egin da masterretarako deialdia, eta sei sari eman zaizkie bost titulaziotako ikasleei. Hauek dira: Olga Belletich Ruiz eta Alejandra Úriz Iglesias (Bigarren Hezkuntzako Irakasletza), Víctor Sánchez Salmerón (Esku-hartze Soziala Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin), Esther Suberviola Arróniz (Abokatutzarako Sarbidea), Amaia Saralegui Gaínza (Erizaintzako Zainketen Kudeaketa) y M.ª Paz Campos Pérez (Ikerketa Osasun Zientzietan).Fakultate eta eskoletako graduko ikasketen amaierako ekitaldietan eman dira Ikasketen Amaierako Aparteko Sariak.