BILBO. Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, apirilaren 2an, hego ukituko haizearekin dezente epelduko du. Zerua izartsu egongo denez, egunsentia hotza izango da eta barnealdean izotza egin dezake.
Hala ere, eguzkiak eta hego ukituko haizeak giroa arin goxatuko dute eta tenperatura udaberri sasoiko balioetara itzuliko da: kantauri isurialdean 20 gradura igoko da tenperatura eta 16-17 gradura barnealdean. Arratsaldean hodeiak sartuko dira, baina garrantzi gutxikoak izango dira eta zerua lausotu baino ez dute egingo.
Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 4 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 16 gehienez, eta Iruñean 0 gutxienez eta 17 gehienez.
Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta lehenengo 2 milietan itsaso kizkurra eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Arratsaldean norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-2 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 11:39an izango da, eta itsasbeherak 04:58an eta 17:33an. Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.