DONOSTIA. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak Euskal Autonomia Erkidegoan pasa den 2013-2014 ikasturteko Erasmus beka kopuru bera mantenduko dela adierazi du -1.438 guztira-, baita aurrekontuen diru-kopurua ere, 2015erako 1.071.200 euro izanik.
Prentsa-ohar baten bidez, sail honek José Ignacio Wertek zuzentzen duen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Eramus beken inguruko zabaldutako datuak gezurtatu ditu. Informazio horrek dio 2013-2014 ikasturtean Europako beste herrialde batean ikasteko Erasmus beka jaso zuten ikasleak Euskadin %8 gutxitu zirela.
Eusko Jaurlaritzak argitu du datu horrek ez duela errealitatearekin bat egiten, Erasmus beka kopuruak aurten ez baitu ia aldakatarik izan aurreko urtearekiko. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak azaldu du beka horiei zuzendutako diru-kopurua ez dela aldatu, ezta beka jaso duten ikasle kopurua ere.
Zehazki, 2011-2012 ikasturtean 1.338 beka eman ziren, 1.441 beka 2012-2013an, eta beste 1.438 beka 2013-1014an.