Osakidetzako Uribeko ESIko Erandio Goikoako kontsultategiak Familia Medikuntzako beste profesional bat izango du asteartetik, urriaren 28tik. Mediku berria osagile batek eta bi erizainek osatutako Lehen Mailako Arretako egungo lantaldeari batuko zaio.
Langile kopurua indartzeaz gain, Osakidetzak eta Erandioko Udalak lankidetzan egindako kontsultategia handitzeko eta hobetzeko obrak amaitu dira. Osasun langileen eta Erandio Goikoako bizilagunen egungo beharretara egokitzeko lanak iuzan dira, eta, ondorioz, bi kontsulta gehiago eta espazio berrituak ditu, arreta erosoagoa eta eskuragarriago emateko.
Jarduera horiekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak zerbitzua Bizkaiko udalerriaren beharrizan demografikoetara egokitu dute zerbitzua, kontsultategia dagoen eremura, hain zuzen ere, azken urteotan bertako biztanleria hazi egin baita nabarmen.
Lanpostu berria betetzen duen medikuak eta erizainetako batek astelehenetik ostiralera eskainiko dute arreta, goizez, eta Erandio Goikoako eta Lezamako kontsultategien artean banatuko dute lanaldia.
Indartze horiei esker, gainera, Txorierri eskualdeko Lehen Mailako Arretako lantaldeak berrantolatu dira, irisgarritasuna hobetzeko eta erabiltzaileentzako itxaronaldiak murrizteko asmoz.
BESTE ALBISTE BATZUK
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako bi diru laguntza zuzen onartu ditu astearte honetan, euskal pilotaren bidez Euskadiren kanpo proiekzioa sendotzeko Euskadi Globala nazioartekotze estrategiaren barruan, eta guztira 650.000 euro erabiliko ditu.
Hain zuzen, Jaurlaritzaren arabera, alde batetik, 350.000 euroko diru laguntza zuzena emango zaio Euskadiko Euskal Pilota Federazioari, Euskal Selekzioak nazioarteko txapelketetan parte hartzeko gastuei aurre egiteko 2025. urtean.