Osakidetzak urrian hasiko ditu Basurtuko ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berria egiteko lanak
"Jarduketa horrek indartu egiten du Eusko Jaurlaritzak herritarren ongizatearen alde egiten duen apustua, osasun sistema sendo, moderno eta eskuragarriago baten bidez"
Osakidetzako Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berria egiteko lanak urrian hasiko dira, ospitale esparrua egokitzeko lanekin, proiektua gauzatu aurretik. Eraikuntza lanen lehen fase hau bateragarria izango da erietxearen ohiko funtzionamenduarekin.
Relacionadas
Hala jakinarazi du Basurtun bertan Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eraikina egongo den gunea egindako bisitan, Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiarekin, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin eta Jesus Larrañaga Bilbo-Basurtuko ESIko gerentearekin batera.
"Jarduketa horrek indartu egiten du Eusko Jaurlaritzak herritarren ongizatearen alde egiten duen apustua, osasun sistema sendo, moderno eta eskuragarriago baten bidez", ziurtatu du Martinezek.
INBERTSIOA
Gaur egun langileen aparkalekuak eta EHUko Medikuntza Fakultatearen eraikin zaharraren zati batek hartzen duten lekuan egingo da eraikina, 135 milioi euroko inbertsioa eskatuko du, eta 36 hilabeteko egikaritze epea aurreikusi da.
Eraikinak 38.000 metro koadro izango ditu, bloke bitan banatuta. Blokeotan 175 kontsulta inguru egongo dira, bai eta tratamendu gelak, probak eta prozedurak, erradiologia anbulatorioko eremua eta farmazia zerbitzua.
Eraikuntza fase batzuetan egingo da. Lehenengoa urrian hasiko da, eta ospitale esparrua egokitzeko obrak egingo dira, eraikuntza lanak erietxearen funtzionamenduarekin bateragarri egiteko
Eraikuntza fase batzuetan egingo da. Lehenengoa urrian hasiko da, eta ospitale esparrua egokitzeko obrak egingo dira, eraikuntza lanak erietxearen funtzionamenduarekin bateragarri egiteko.
Ekipamendu berria "aurrerapen nabarmena" izango da ospitale azpiegituren modernizazioan, eta ahalbidetuko du asistentzia espazioak zabaltzea eta berrantolatzea, paziente anbulatorioentzako zirkuitu independenteak indartzea, diziplina askotariko eta bereizmen handiko arretan oinarritutako eredua bultzatzea, eta ingurune seguruagoa, irisgarriagoa eta pazienteei zein langileei egokitua sortzea.
Temas
Más en Salud
-
Estos son los peligros que debes conocer si haces dieta sin control médico
-
Nunca calientes la comida en un tupper de plástico: este es el motivo
-
Por qué se producen temblores en el párpado y tics en los ojos y cómo podemos evitarlos
-
'Cloud coffee': la bebida refrescante y muy saludable que arrasa en redes