Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, Itzulbide, EHUk Elhuyar enpresaren laguntzarekin garatu duen itzultzaile neuronal bat jarri du abian bere profesionalentzat Donostialdeko ESIan, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena, eta 2025eko azken lauhilekoan Osakidetza osora zabaltzea aurreikusten da.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, testu klinikoen itzultzaile neuronala den tresnak, modu erraz eta azkarrean itzultzen du gaztelaniara pazienteen historia klinikoan euskaraz jasotako informazioa.

Horrela, erraztu egiten du pazienteekin kontsulta medikoak euskaraz egitea eta profesionalek euskaraz lan egin ahal izatea aplikazio korporatiboetan, historia klinikoan hain zuzen ere.

Modu honetan, euskaldunak ez diren profesionalek informazio hori eskuratzeko tresna bat dute, testu klinikoak gaztelaniara zorroztasunez itzultzen dituena.

Tresna horrek osasun langileei lana errazten die kontsulta medikoak euskaraz egiten direnean, eta aukera ematen die profesionalei informazioa pazientearen historia klinikoan euskaraz sartzeko, gaztelaniara itzuli beharrik gabe

Itzulbidek Osasunaren Euskal Itunean jasotako helburua bermatzen du, paziente eta profesionalen hizkuntza eskubidea, bai eta Osakidetzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana ere (2022-2028), zeinak bere helburuen artean profesionalek aplikazio korporatiboetan euskaraz lan egin ahal izatea jasotzen du.

Tresna horrek osasun langileei lana errazten die kontsulta medikoak euskaraz egiten direnean, eta aukera ematen die profesionalei informazioa pazientearen historia klinikoan euskaraz sartzeko, gaztelaniara itzuli beharrik gabe eta itzulpenean edo interpretazioan egon daitezkeen akatsengatik jarraitutasun asistentziala baldintzatu gabe.

Kontsulta medikoak euskaraz egitea errazten du, betiere arreta ematen dion profesionalak euskaraz badaki, eta euskaraz ez dakien beste profesional batek informazio hori eskuratu nahi badu, testua erraz itzultzea ahalbidetzen du.

OSAKIDETZA

Osakidetzak gogorarazten du gero eta eskari handiagoa dagoela historia klinikoan euskaraz idatzi ahal izateko, bai gizartearen bai profesionalen aldetik.

Egiturazko plazetako langile aktiboen erdia baino gehiago elebidunak dira, eta gauza bera gertatzen da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) osasun-graduen azken promozioan. Ondorioz, aipatutako bilakaera hori bizkortu egingo dela aurreikusten da.