Síguenos en redes sociales:

Gasteizek bat egin du Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Egunarekin

Hori dela eta, urdin ilunez argituko dute udaletxeko aurrealdea.

Gasteizek bat egin du Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu EgunarekinFreepik

Gasteizek bat egin du Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Egunarekin. Hori dela eta, urdin ilunez argituko dute udaletxeko aurrealdea.

Bihar, ostiralean, maiatzak 12an, izango da Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Eguna. Horrela, eta ildo horretatik jarraituz, gaur Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, ospakizun horren helburua da mundu mailako biztanleen % 3 eta % 6 inguruk duten gaixotasun horren inguruan kontzientziatzea. Gasteizko Udalak bat egin du ospakizunarekin eta urdin ilunez argituko dugu udaletxearen aurrealdea.

Ildo beretik, Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Arabako Elkarteak ahalik eta ikusgarritasun handiena eman nahi die gaixotasun arraro horiei, betiere, hiritarrak gaitz horien inguruan sentsibilizatu ahal izateko.

"Fibromialgia jatorri ezezaguna duen sindrome klinikoa da", azpimarratu dute Gasteizko Udaletik. Eta zein da gaixotasun horren sintoma nagusia?

Udaletik erantzun dutenez, horren sintoma nagusia izaten da muskuluetako min kroniko eta orokorra, eta gutxienez hiru hilabetez jarrian izan dezake eragina. "Neke kronikoaren sindromearen ezaugarri nagusiak, aldiz, denboran zehar irauten duten indar gabezia, neke edo akidura nabarmenak dira. Horiek guztiak pertsonaren eguneroko jarduera oztopatzen dute eta OMEk 1992an onartu zuen gaixotasunen artean", ondorioztatu dute hedabideei helarazitako prentsa-ohar baten bitartez eta gaur egindako aurkezpenean aitortu zutenez.

Hala, bihar hiriak bat egingo du nazioarteko egun horrekin.