Antibiotikoekiko erresistentzia maila oso altuetara iristen ari da mundu osoan. Kalkuluen arabera, sendagaiekiko erresistenteak diren infekzioek 700.000 pertsona hiltzen dituzte urtean mundu osoan. Aurreikuspenen arabera, 2050ean zifra hamar milloetara igo daiteke, horren aurka egiten ez bada. Horregatik, Osasunaren Mundu Erakundeak uste du antibiotikoekiko erresistentzia dela gizateriak osasun publikoarentzat duen mehatxu handienetako bat.
Hain zuzen ere, arazo hori dela eta, ikertzaileek ahalegin guztiak egiten ari dira nola aurre egin jakiteko. Horrela, Santiago-Lugoko Unibertsitateak egindako ikerketa batek (Mikrobiologia Klinikoaren eta Gaixotasun Infekzionatuen Europako Kongresuan aurkeztu dena) aztertu diren supermerkatuetako haragi-laginen % 40an E. Coli multirresistentea dagoela ondorioztatu du. Ikerketaren arabera, bakterio multierresistenteak animaliengandik pertsonengana zabaldu daitezke elikadura-katearen bidez, baina, merkataritza-sentsibilitateak direla medio, elikagaietan antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterien mailei buruzko datuak ez daude "oso eskuragarri".
Arazo hori zehatzago aztertzeko, Santiagoko Unibertsitateko (Lugo) Mora Gutiérrez eta Vanesa García profesionalek, hainbat ikerketa-zentrotako beste ikaskide batzuekin batera, esperimentu batzuk diseinatu zituzten supermerkatu nazionaletan salgai dauden Enterobacteriaceae multierresistente eta patogenoen mailak ebaluatzeko.
Ikerketa honetan, 2020an Oviedoko supermerkatuetan ausaz aukeratutako ehun haragi-produktu aztertu zituzten (25 oilasko, indioilar, txahal eta txerri). Elikagai horietako gehienek ( % 73) elikagaien segurtasunaren mugen barruan dauden E. Coli mailak zituzten.