Jaurlaritzak milioi bat euro banatuko du ikertzaile gazteen lidergoa sustatzeko laguntzetan
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaklaguntzen deialdi bat onartu du astearte honetan, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak sustatua, 2026-2028 aldian oinarrizko ikerketako edo ikerketa aplikatuko proiektuak finantzatzeko. Ekimenaren helburua da Euskadiren ahalmen zientifikoa handitzea, kalitatezko ikerketa sustatzea eta ikertzaile gazteei erantzukizuneko eta lidergoko posizioetara iristea erraztea, eta 1.000.000 euroko aurrekontua izango du.
Jaurlaritzatik azaldu dutenez, berritasun gisa, deialdiak arreta berezia eskainiko dio finkatzeko bidean dauden karrera zientifikoak dituzten ikertzaileen lidergoari. Era berean, belaunaldi berriek proiektuak zuzendu ahal izatea bilatuko da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren dinamismoa eta belaunaldien arteko erreleboa indartzeari begira.
Gainera, emaitzak inpaktu handiko foroetan argitaratzearekin batera, nazioartekotzea eta euskal gizartearen erronka sozial eta ekonomikoak konpontzeko zuzeneko ekarpena ere sustatuko ditu.
Aurrekontua, guztira, 1.000.000 eurokoa da, eta proiektu bakoitzeko 80.000 euroko gehieneko finantzaketa eskainiko du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean akreditatuta dauden erakundeek jaso ahal izango dituzte laguntzak, besteak beste, oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa zentroek, unibertsitateetako ikerketa egiturek -laguntzak ez bikoizteko baldintza espezifikoekin- eta ikerkuntza kooperatiboko zentroek.
Proiektuek urtebete eta hiru urte bitarteko iraupena izan beharko dute, aurten bertan hasiko dira, eta 2029ko ekainaren 30a baino lehen amaituta egon beharko dute.
Gazteen lidergoa indartzeko, ikertzaile nagusiak sendotzeko bidean dagoen plaza bat bete beharko du, hala nola Ikerbasque Research Fellow, Ramon y Cajal, Juan de la Cierva edo irakasle doktore laguntzaileak programetakoa. Taldea gutxienez hiru pertsonek osatuko dute, ikertzaile nagusia barne, eta horietako bik doktore titulua izan beharko dute.
Laguntzek proiektua garatzeko beharrezkoak diren gastuak baino ez dituzte estaliko, hau da, laguntzaileak (doktoreak eta doktore ez direnak), material inbentariagarria -altzariak eta kudeaketa ekipoak izan ezik, eta material suntsikorra. Laguntzak norgehiagoka bidez ebaluatuko ditu Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak, eta lehentasuna emango die kalitate zientifiko-teknologikoari, taldearen sendotasunari eta Euskadi 2030 ZTBPren erronketara egokitzeari.
Temas
Más en Política
-
El juez autoriza rastrear las cuentas del novio de Ayuso
-
Rufián adelanta a Yolanda Díaz como preferido para presidir el Gobierno español
-
El CIS recorta la ventaja del PSOE sobre el PP tras el estallido de los casos Zapatero y Leire Díez
-
Fiscales consideran de "gravedad" las reuniones de excargos de García Ortiz con Leire Díez y piden que se investiguen