Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargien programa martxan jarri du, proiektu zientifiko eta teknologiko estrategikoak bultzatzeko
Ekimenak lau finantzaketa-lerro izango ditu, estrategia publikoetarako, erronketan oinarritutako proiektuetarako, Europako proiekzioa duten ikerketak babesteko eta azpiegitura zientifiko handietarako
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek Berrikuntzaren Itsasargien Programa Operatiboa (φ deiturikoa) aurkeztu du gaur Getxoko Olatua eraikinean egin den ekitaldian. Ekimen honen helburua da proiektu zientifiko eta teknologiko estrategikoak bultzatzea eta Euskadi Europako berrikuntza-gune gisa indartzea.
Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak; Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak; eta Alberto Martínez Osasun sailburuak. Gaur goizeko aurkezpenean agerian geratu den moduan, ekimen hau zeharkakoa da eta Eusko Jaurlaritzako sail desberdinek bultzatutako berrikuntza-politikak koordinatzeko bokazioa du.
Berrikuntzaren Itsasargien Programa Operatibo hau 494/2024 Dekretuak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari esleitutako eskumenen barruan kokatzen da. Dekretu horrek Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren bultzada eta koordinazioa ezartzen ditu, baita Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Funtsaren kudeaketa ere.
Helburua da sail desberdinen berrikuntza-politikak koordinatzea eta baliabide publikoak partekatutako erronka estrategikoetara bideratzea. Eta, aldi berean, lankidetza publiko-pribatua sustatuz Euskadiren gaitasun zientifikoa, teknologikoa eta industriala indartzea.
Programa iazko urrian aurkeztutako “Berrikuntzaren Itsasargiak – Berrikuntzarako arlo nagusiak eta lehentasunak Eusko Jaurlaritzarentzat” dokumentuan oinarritzen da. Dokumentuak bederatzi arlo estrategiko identifikatzen ditu ikerketa eta berrikuntza-ahaleginak bertan kontzentratzeko: zientzia eta teknologia kuantikoak; adimen artifiziala; zibersegurtasuna; deskarbonizazioa; One Health; elikadura osasungarri eta jasangarria; osasun pertsonalizatua eta zehatza; osasunaren baldintzatzaile sozialak eta demografia eta erronka soziosanitarioa.
OINARRIAK
Gainera, arlo horiei ongizatean oinarritutako zeharkako itsasargia gehitu behar zaie.
Berrikuntzaren Itsasargien Programa Operatiboa (φ) 2026tik 2030era garatuko da, eta hasiera batean lau finantzaketa-tresna izango ditu estrategiak, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak eta azpiegitura zientifiko handiak bultzatzeko:
φ-Estrategiak: Eusko Jaurlaritzaren estrategia publikoekin lotutako proiektuak babestuko ditu, sail anitzeko ikuspegiarekin. Aurrekontua: 3,75 milioi euro.
φ-Erronkak: Itsasargiei lotutako erronketan oinarritutako berrikuntza-proiektuak garatzeko laguntza lehiakorrak dira. Aurrekontua: 4,5 milioi euro.
φ-Ibilbideak: Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, bultzatutako programa da. European Innovation Council-en proiektuak babestuko ditu, hain zuzen, balorazio bikaina izan arren Europako finantzaketarik lortu ez dutenak. Aurrekontua: 750.000 euro.
φ-Plataformak: azpiegitura eta plataforma zientifiko eta teknologiko handiak finantzatuko ditu. Aurrekontua: 3,75 milioi euro.
Lehenengo deialdiak datorren uztailerako aurreikusita daude, Euskadiko berrikuntza-lehentasun estrategikoekin bat datozen proiektu zientifiko eta teknologiko berriak mobilizatzeko.
Programaren barruan dauden ekimen guztiek Berrikuntzaren Itsasargien φ zigilua jasoko dute, lehentasunezko arlo horien garapenean egiten duten ekarpena aitortzeko.
Temas
Más en Política
-
Shakira sacude Madrid: sus conciertos en el polémico recinto del MadCool provocan un conflicto político
-
La cántabra Matilde de la Torre, polifacética y pionera, vuelve a su tierra 80 años después de su muerte
-
Podemos tiende la mano a quienes quieran "construir una izquierda verdaderamente transformadora"
-
Soledad Iparraguirre 'Anboto', exjefa de ETA, saldrá de prisión de lunes a viernes