Pérez Iglesias: “Zientziaren piramidea bere osotasunean indartzeko balio izan dute 2025ean abian jarri ditugun ekintzek”
Hamabi hilabete hauetan, Sailak, Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak zuzenduta, euskal sistema zientifikoa ikuspegi integral, iraunkor eta nazioarteko proiekziodun batetik indartzeko neurri multzo zabal bat jarri du abian, 210 milioi eurotik gorako inbertsioarekin
Duela urtebete, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 23an onartutako eta urtarrilaren 10eko EHAAn argitaratutako 494/2024 Dekretuak zientziarako etapa berri baten oinarriak ezarri zituen Euskadin. Dekretu horrek Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen, ikuspegi argi batekin: sistema zientifiko bikaina, kolaboratiboa eta ikertzaileetan oinarritua bultzatzea.
Hamabi hilabete hauetan, Sailak, Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak zuzenduta, euskal sistema zientifikoa ikuspegi integral, iraunkor eta nazioarteko proiekziodun batetik indartzeko neurri multzo zabal bat jarri du abian, 210 milioi eurotik gorako inbertsioarekin.
Pérez Iglesias sailburuaren hitzetan, "2025ean abian jarri ditugun ekintzek balio izan dute zientziaren piramidea bere osotasunean indartzeko, hasi ikertzaileen prestakuntzatik eta unibertsitateko ikerketa-taldeentzako programatik, oinarrian, eta bikaintasuneko eta ikerketa kooperatiboko zentroentzako laguntzetaraino, arlo estrategikoetan, haren erpinean".
Lehen urratsak ikerkuntzan
Ikuspegi integral horrekin koherente izanik, Sailak ikerketaren atea zabaldu du oinarritik, eta unibertsitateko ikasleei aukera eman die Euskal Ikerketa Sistemaren barruko proiektu errealetan parte hartzeko.
Ikasiker programak, 330.000 euroko zuzkidura du, eta 190 beka eskaini ditu ikasleak Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeetan sar daitezen, BERCetan, CICetan, Ikerketa Sanitarioko Institutuetan, eta, BRTA partzuergoari atxikitako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko zentro teknologikoetan, eta, horrela, oinarrizko zientzian eta zientzia aplikatuan bere bideari ekin diezaioten.
Talentuari eta nazioarteko mugikortasunari bultzada
Doktore ez diren (predoc) eta doktore diren (postdoc) ikertzaileak prestatzea beste lehentasun bat da. 19 milioi euro bideratu dira doktoratu aurreko eta ondoko laguntza programetara, hau da, aurreko urtean baino ia % 14 gehiago, eta 525 kontratu finantzatzea ahalbidetu du: 414 doktoratu aurrekoak eta 111 doktoratu ondokoak.
Laguntza horien bidez, Sailak indartu egin du ibilbide profesional sendoa, nazioartekoa eta ikertzaileentzako itzulera-bokazioa duena garatzeko konpromisoa. Horrela, edizio honetan soldata-hobekuntza garrantzitsuak egin dira, eta nabarmentzekoa da aurrekontuaren %35eko hazkundea doktoratu osteko programan, itzuleraren ondoren kontratuen iraupena luzatzera eta soldata-baldintzak hobetzera bideratuta.
Deialdi horien oinarri berrien arabera, ikertzaile guztiek % 2,5eko soldata-igoera izango dute. Errefortzua handiagoa da doktoratu aurreko ibilbidearen hasierako fasean dauden langileentzat, % 4ko igo baita lehenengo eta bigarren urteetan, eta % 2,5ekoa kontratuko hirugarren eta laugarren urteetan.
Era berean, Egonlabur eta Ikermugikortasuna nazioarteko mugikortasun-programek 665.000 euroko zuzkidura dute, eta egonaldiak eskaintzen dituzte nazioarteko erreferentziazko zentroetan, ezagutza trukatzea sustatuz eta Euskadiren gaitasun zientifikoak eta teknologikoak indartuz.
Temas
Más en Política
-
Otxandiano reclama una relación de “bilateralidad efectiva” con el Estado
-
Mazón designa al que fuera su jefe de gabinete como asesor de su oficina de 'expresident' de la Generalitat
-
Entregan los restos de un miliciano identificado en una fosa de Amorebieta-Etxano
-
La jueza de la dana accede a que Feijóo declare de forma telemática