Síguenos en redes sociales:

Jaurlaritzak 55.000 euro emango dizkio Eusko Ikaskuntzari 'Ezberdin Berdinak' proiekturako

Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak onetsi du 55.000 euroko diru laguntza zuzena ematea Eusko Ikaskuntzari

Jaurlaritzak 55.000 euro emango dizkio Eusko Ikaskuntzari 'Ezberdin Berdinak' proiekturakoDavid Moreno

Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak onetsi du 55.000 euroko diru laguntza zuzena ematea Eusko Ikaskuntzari, 2025ean Ezberdin Berdinak proiektua garatzeko.

Jaurlaritrzatik jakinarazi duenez, Ezberdin Berdinak egitasmoak etorkizuneko euskal identitate kulturalari buruzko hausnarketa sortzaile eta kolektiboa proposatzen du, sorkuntza artistikoa, gizarte ikerketa eta herritarren partaidetza uztartuz.

Ildo horretatik, ekimenak gizarte euskaldun garaikidea osatzen duten balioak, hizkuntzak, memoriak eta aniztasunak aztertzea du helburu, bai eta euskal kulturaren zentzu komunitarioa sendotzea ere.

Jaurlaritzaren iritziz, "Eusko Ikaskuntza babestea ezagutza partekatuaren, pentsamendu kritikoaren eta sormenaren aldeko apustua da; gure gizartearen zentzu komunitarioa indartzeko tresna nagusiak direlako. Gero eta aldakorragoa den testuinguru honetan, horrelako proiektuek laguntzen dute gure identitate kulturalean sakontzen eta giza garapen iraunkorra sendotzen".

Diru laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzak "ikerketa kulturalaren, sormen artistikoaren eta hausnarketa kolektiboaren sustapenean duen konpromisoa" berretsi du, eta ekarpena egiten dio "XXI. mendeko euskal identitatearen erronkei buruzko gogoeta sakonari".

BESTE GAI BATZUK

Osakidetza 2026. urteko lehenbiziko hiruhilekoan hasiko da Elgoibarko (Gipuzkoa) osasun zentro berriko obrekin, eta 6,8 milioi euroko inbertsioa egingo du. Azpiegitura moderno eta funtzionala izango da, egungo asistentzia beharretara egokituta, eta, hala, osasun arreta "hurbilagoa eta eskuragarriagoa" eskainiko die Elgoibarren, Mendaron eta Soraluzen bizi diren 18.000 pertsona ingururi.

Osakidetzak jakinarazi duenez, Elgoibarko osasun zentro berriak hainbat arlo espezifiko berri izango ditu: emakumeentzako arreta, miaketa ekografikoa, fisioterapia eta errehabilitazioa. Gainera, Medikuntzako eta Erizaintzako kontsulten kopurua nabarmen handituko da.