Modalitate Duala eta Lantokiko Prestakuntza: Lanbide Heziketako enplegagarritasun handiko bi katebegi
Eusko Jaurlaritzak beste bultzada bat eman die Lanbide Heziketa Dualari eta Lantokiko Prestakuntzari, Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak proposatuta Gobernu Kontseiluak onartutako bi aginduren bidez
Itunpeko ikastetxeetan Lanbide Heziketa Dualeko programak garatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duen Aginduak 750.000 euroko aurrekontu-partida dakar 2025-2026 ikasturterako. Laguntzen deialdi honen bidez, Hezkuntza Sailak ikasleek ikasketak ikas-ekinezko erregimenean egin ditzaten sustatzen du, enpresako irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak uztartuta. Horrela, pertsonen kualifikazio profesional eta espezializazio hobea sustatzen da, haien ikaskuntza indartu egiten baita enpresetako esperientziarekin.
Bestalde, Hezkuntza Sailari dagokion bigarren puntuak, Gobernu Kontseiluak onartutakoak, 850.000 euroko inbertsioa aurreikusten du Lanbide Heziketako ikasleek enpresan egiten dituzten egonaldiak finantzatzeko. LP (Lantokiko Prestakuntza) modulua egiten ari diren Lanbide Heziketako ikasleek enpresetan egonaldiak egiteko beken deialdia da. Egonaldiak iraila eta martxoa bitartean egingo dira ikasturte honetan.
Enpresako egonaldia gehienez hiru hilabete gehiago luzatzen duen deialdi honen helburua da LHko ikasleek beren konpetentzia profesionalak hobetzea
Deialdi honi esker, ikasleek beste hiru hilabetez luzatu ahal izango dute egonaldia LP modulua egin duten enpresan, modulua amaitu eta ebaluatu arte. Hau da, ikasleek enpresan udara arte jarraitzeko aukera emango dien denbora-tartea izango dute.
Hezkuntza Sailak 410 laguntza emango ditu, onuradun bakoitzeko 1.800 euro garbi gehienez (600 euro hilean). Onuradunak hilean jasoko dituen 600 euroez gain, Gizarte Segurantzako erregimenean alta ematea ere sartzen da laguntzaren barruan.
Prestakuntza praktikoa jasotzearen garrantzia
LHko irakaskuntza guztiek, bigarren urtean, Lantokiko Prestakuntza (LP) izeneko modulua dute. Prestakuntza praktikoko fase bat da, enpresa-ingurune erreal batean garatzen dena, eta, oro har, heziketa-zikloko lanbide-modulu guztiak gainditu ondoren egiten dute ikasleek.
Enpresako egonaldia gehienez hiru hilabete gehiago luzatzen duen deialdi honen helburua da LHko ikasleek beren konpetentzia profesionalak hobetzea, bai teknikoak, bai zeharkakoak, titulazioa lortu ondoren enplegagarritasuna eta lan-merkaturako sarbidea hobetzeko.
Temas
Más en Política
-
Felipe González avala la condena a Ábalos y asegura que Aldama es "tan creíble como los que delataban al PP"
-
Mikel Torres niega cualquier mediación de Leire Díez: "Nunca me pidió nada sobre Tubos Reunidos"
-
En marcha el 82% del programa a mitad de mandato
-
El juez Pedraz cita como testigo en el 'caso hidrocarburos' al supuesto exchófer de Pedro Sánchez