Euskadiren AEB eta Kanadako Ordezkaritzak harrera egin diete New Yorkeko maratoiko euskal korrikalariei
New Yorkeko maratoiaren 54. edizioa igandean jokatuko da
Euskadiren Amerikako Estatu Batuetako (AEB) eta Kanadako Ordezkaritzak 2025eko New York hiriko maratoian parte harto duten euskal korrikalariei eta haien senide eta laguntzaileei zuzendutako harrera ekitaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin eta Euskadiko Atletismo Federazioarekin lankidetzan.
Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, ekitaldia ostiral honetan izan da, urriaren 31n, 16:00etan, Ordezkaritzaren egoitzan, eta, besteak beste, lasterketan parte hartu duten kirolariei elastiko oroigarri bana oparitu zaie.
New Yorkeko maratoiaren 54. edizioa igandean jokatuko da, urriaren 2an, eta 21 euskal korrikalarik eman dute izena (16 gizon eta 5 emakume). Kirolariak eta haien familiak kontuan hartuta, 40 lagun inguru elkartzea espero da; batzuk Euskal Herritik helduko dira, eta beste batzuk Boston eta New Yorkeko diasporako kideak izango dira.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren mendeko Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Andrabide harrobiaren ingurua egokitzeko proiektua jarri du martxan Gautegiz-Arteagan (Bizkaia). Next Generation EU Europako funtsek finantzatutako 749.000 euroko aurrekontuarekin, jardueraren helburua gunea berreskuratzea eta balio ekologiko, sozial eta hezitzaile handiko naturgune bihurtzea da.
Ekimenaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko gauzatzen ari den proiektuak lurzorua birgaitzea, espezie autoktonoak landatzea eta faunarentzat habitatak sortzea aurreikusten du, naturaren birsorkuntza eta biodibertsitatea sustatuz.
Horrela, dagoen bide sarea berreskuratu eta hobetuko da, ingurunean eragina izan dezaketen trazadura berriak irekitzea saihestuz. Jarduketen artean, nabarmentzekoak dira barrualdeko bidezidorrak, pasabideak eta begiratokiak egokitzea, bai eta ur lehortarrentzat putzu bat eraikitzea ere, hainbat espezieren sarrera eta ugalketa errazteko.
Temas
Más en Política
-
Felipe González avala la condena a Ábalos y asegura que Aldama es "tan creíble como los que delataban al PP"
-
Mikel Torres niega cualquier mediación de Leire Díez: "Nunca me pidió nada sobre Tubos Reunidos"
-
En marcha el 82% del programa a mitad de mandato
-
El juez Pedraz cita como testigo en el 'caso hidrocarburos' al supuesto exchófer de Pedro Sánchez