Jaurlaritzak 1,8 milioi euro banatuko ditu lurralde proiektu turistikoak babesteko
Euskadiko helmuga turistikoen erakargarritasuna eta kalitatea hobetzeko
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak lurralde proiektu turistikoak babesteko laguntza programa berria prestatu du, eta 1.805.000 euro banatuko ditu laguntzetan (1.263.500 euro 2025ean eta 541.500 euro 2026an), Euskadiko helmuga turistikoen erakargarritasuna eta kalitatea hobetzeko.
Zehazkiago, Jaurlaritzako arduradunen arabera, programa bi diru laguntza lerrotan banatu da. Alde batetik, Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta esperientzia turistikoa hobetzea helburu duten lurralde proiektu turistikoak babestuko dira, eta, bestetik, helmugen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetuko duten proiektuak.
Erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako laguntzak dira, eta erakunde hautagaien artean daude udalak, tokiko erakunde autonomoak, enpresa eta toki erakunde publikoak eta turismoa sustatzeko ardura duten titulartasun publikoko merkataritza sozietateak.
Gainera, eskualdeko edo eskualdez gaindiko eremuan jarduten duten erakundeak ere hautatu ahal izango dira, besteak beste, kuadrillak eta mankomunitateak, garapen agentziak, landa garapeneko elkarteak eta turismo produktuak kudeatzen dituzten beste erakunde eta elkarte batzuk.
Bestalde, Arabako Ogasunaren zerga arloko informazio telefoniko eta telematikoko zerbitzuak 79.177 kontsultari erantzun zien 2024an. Horietatik 77.177 kontratatutako zerbitzuak zuzenean ebatzi zituen, eta gainerakoak foru erakundeko zerbitzuetara bidali ziren, zailtasun handiagoa zutelako.
Horrela jakinarazi du asteazken honetan Itziar Gonzalo Arabnako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak, Arabako Batzar Nagusietan egindako agerraldian.
Kontsulta gehienak telefonoz egin ziren, 75.318, hain zuzen ere, eta gainerako 3.859ak posta elektroniko bidez. Aurreko urtean bezala, kontsulta asko mutualitateetan kotizatu zuten pertsonen erreklamazioei buruzkoak izan ziren 2024an.
Temas
Más en Política
-
Miles de personas llenan Bilbao de ikurriñas y gritos de “independentzia”
-
+Industry azokak 18 herrialdetako ia 900 enpresa bilduko ditu BECen
-
García Ortiz pide al Supremo que archive el caso y apunta al novio de Ayuso y su entorno como origen de la filtración
-
Jaurlaritza saritu dute "finantzaketa jasangarrian egindako bideagatik eta izandako lidergoagatik"