Foru Aldundiak Maroñoko urtegiaren urbazterreko ingurunea lehengoratzeko obrak adjudikatu ditu
Begiratokiaren eremua eta Letobarri parkera joateko oinezkoentzako zidorra lehengoratuko dira esku hartzeari esker
Foru Aldundiak onespena eman dio Maroñoko urtegiaren urbazterreko ingurunea egokitzeko eta ingurumen aldetik lehengoratzeko obrak Euroservicios y Obras Forestales SA enpresari adjudikatzeari.
Begiratokiaren eremua eta Letobarri parkera joateko oinezkoentzako zidorra lehengoratuko dira esku hartzeari esker. Diseinatutako esku hartzearen helburua da ingurune horren guztiaren paisaia baldintzak hobetzea.
Hauek dira egin nahi diren lanak, besteak beste: hondakinak eta isurketak kendu, saneatzeko tratamenduak egin eta urbazterreko landaredia hobetu, landare lurra eman substratu eskaseko eremuetan, eta ereiteak eta zuhaitz eta zuhaixka autoktonoen landaketak egin iragazki berderako urbazterreko zerrendetan eta babes itxituretan.
Lan horiek egiteko aurrekontua 128.496,62 euro da, BEZa barne, eta, epea, hiru hilabete.
Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Aiaraldeko Berehalako Jarduera Planean jasotako "Ingurumena eta mugikortasun jasangarria" proiektuaren esparruan 2022ko abenduan sinatutako lankidetza hitzarmenean aurreikusitako ekintzen barruan sartzen da jarduera hori.
Jarduera berri hori beste jarduketa bati batzen zaio, alegia, urtegiaren isatsean hondakinak eta isurketak kentzeko, saneatzeko tratamenduak egiteko eta urbazterreko zerrendetan eta babes itxituretan iragazki berderako urbazterreko landaredia eta zuhaixka autoktonoak hobetzeko adjudikatutako jarduketari.
Amaia Barredo Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saileko diputatuaren esanetan, "Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker, Aiaraldean konektibitatea, mugikortasun jasangarria eta erabilera publikoa hobetuko duten hainbat jarduera abian jar daitezen bultzatzen ari gara".
Barredoren arabera, "Maroñoko urtegiaren urbazterreko ingurunea egokitzeko eta ingurumen aldetik lehengoratzeko esku hartze honek aukera emango digu inguruak Aiarako bihotzean aisialdirako duen erakargarritasuna handitzeko".
Foru arduradunaren iritziz, "ingurumen egokia izaten eta klima aldaketaren aurka borrokatzen laguntzeko bi erakundeen programa eta neurrietan gauzatu diren aldez aurreko politikei esker lortu da akordio hau". Hitzarmen horren oinarrian dago baliabide natural guztien erabilera arrazionala zaintzea, bizi kalitatea babestu eta hobetzeko, eta ingurumena defendatu eta lehengoratzeko", gaineratu du.
Temas
Más en Política
-
Nueve años y medio de cárcel para un exdiputado gallego por violar a una alumna menor de edad
-
Espinosa de los Monteros confirma su expulsión de Vox
-
El PP pide imputar a la directora general de la Guardia Civil en el 'caso Leire'
-
Esteban cree que EH Bildu se apropia de los referentes del PNV porque los suyos "son Txapote y Urrutikoetxea"