Síguenos en redes sociales:

Foru Aldundiak milioi erdi euro baino gehiago bideratuko ditu landa bideak eraikitzera, kontserbatzera, konpontzera eta hobetzera

Helburua da nekazarien eta abeltzainen lan baldintzak, segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzea

Foru Aldundiak milioi erdi euro baino gehiago bideratuko ditu landa bideak eraikitzera, kontserbatzera, konpontzera eta hobetzeraUtzita

Arabako Foru Aldundiak milioi erdi euro baino gehiago bideratuko ditu landa bideak eraikitzera, egokitzera, kontserbatzera, konpontzera eta hobetzera. Aurrekontu zuzkidura 2023-2024 urteen artean banatuko da.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Arabako Foru Aldundiatik gaur bertan prentsa-ohar baten bitartez jakinarazi dutenez, berriki onetsitako dirulaguntza lerro baten bidez, "inbertsioak egingo dira landa bideen azpiegituretan, nekazarien eta abeltzainen lan baldintzak, segurtasuna eta bizi kalitatea hotzeko eta haien ongizate maila areagotzeko", azpimarratu dute. "Eta era berean, nekazaritza ustiategien errentagarritasun handiagoa ahalbidetu, ekoizpena dibertsifikatu eta ustiategien lehiakortasuna sustatzeko, lurralde garapen orekatuaren eta nekazaritza azpiegiturak hobetzearen bidez", gaineratu dute.

Zein da, baina, laguntza hauen helburu nagusia? Foru Aldundiatik erantzun dutenez, laguntzen xedea bide berriak eraikitzea da, "lehendik dauden bideak egokitzea eta kontserbatzea, bideak konpontzea eta hobetzea, eta eurite eta bestelako fenomeno naturalek eragindako kalteak direla eta, bideak egokitzeko eta hobetzeko jarduketak egitea", erantzun dute zehazki.

Deialdi honetara 33 toki erakunde aurkeztu dira, eta 40 bidetan egin ahal izango dira jarduketak.

Laguntzaren ehunekoa % 65ekoa izan daiteke konponketak eta hobekuntzak egiteko, eta % 80koa bide berriak eraikitzeko. Proiektua idazteko eta obra zuzentzeko lanen kostuaren % 100eko dirulaguntza ere jaso ahal izango da.