Abstentzio handia atzo Ipar Euskal Herrian
Datorren igandeko hauteskundeen bigarren itzuliaren kanpaina hasi da Akitania Berrian
- Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoko herritar gehienak ez ziren hauteslekuetara joan atzo Akitania Berria eskualdeko eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluak berritzeko egunean. Aurreikusita zegoen bezala boz emaile gehienak etxean egon ziren eta arratsaldeko bostetan parte hartzea %31,37koa zen, Frantziako estatuan baino pixka bat gehiago baina duela sei urte baino askoz gutxiago. Zenbait udaletan arazoak izan zituzten boluntario gutxi agertu baitzen bozketaren antolaketan laguntzeko.
Hauteslekuetan egun osoan egon ziren hautetsi eta hautagaiek gogoratu zuten tokiko bi erakundeek eguneroko bizian eragiten dutela garapen ekonomikoa, garraioak edo arlo soziala bezalako eskumenak kudea- tzen baitituzte. Mugaz gaindiko harremanetan ere eragiten dute elkarlana eginez Eusko Jaurlari- tza, Nafarroa Garaiko gobernua eta Gipuzkoako Aldundiarekin.
Urtebete falta da hauteskunde presidentzialak eta legegileak ospatzeko Frantzian eta beraz atzokoa proba izan zen Emmanuel Macron presidentea eta Errepublika Martxan bere mugimenduarentzat.
Temas
Más en Política
-
El Congreso rechaza las enmiendas de PP y Vox y abre la puerta a blindar el aborto en la Constitución
-
El Parlamento Vasco designa a Xabier Arzoz y a Javier García Roca candidatos al TC
-
El Gobierno español niega "categóricamente" la financiación irregular del PSOE denunciada por Aldama
-
Koldo asegura que Ábalos sufrió presiones por parte de Jéssica: "Amenazaba con revelar su vida privada"