oriontasuna xehetasun txikietan omen dago, eta nik hura egunero aurkitzen dut etxetik irtetean eta hamar minutu baino gutxiagotan oinez toki guztietara iritsi ahal izatean. Egunero joan behar dudan leku horiek guztiak (lantokia, alaben eskola, merkatua, okindegia, parkea, gimnasioa, liburutegia eta osasun-zentroa) etxetik kilometro bat baino gutxiagoko erradioan dauzkat, eta hori luxurik handiena iruditzen zait. Ez dut autoa hartzeko beharrik, ezta gasolina bota eta hiriko zirkulazioa pairatzeko, ezta denbora galtzeko aparkalekua bilatzen... pentsatze hutsak estresa sortzen dit. Badakit zorionekoa naizela beste hiri batean bizi den lagun bati entzuten diodanean egunero bi ordu ematen dituela lanerako joan-etorrietan. Bi ordu! Inoiz pentsatu al duzue bi ordutan egin daitekeen guztia? Hirietako mugikortasuna orain eta etorkizuneko erronka handienetako bat da, eta askotan imajinatzen dut zein zoragarria izango litzatekeen hiri hura non biztanle orok behar dituzten zerbitzu guztiak eskura izango lituzketen autoa hartzeko beharrik gabe. Auzoko dendak protagonista izango lirateke berriz ere kaleetan, auzoek bizitza berreskuratuko lukete eta, zer esanik auzokideei buruz, horiek estres gutxiago jasango lukete beraien bizi kalitate hobetuz. Hori bai, nire kasuan gidatzen ahazten ari zait, baina horretaz beste batean hitz egingo dut.