Arantzazu Loidik jantziko dio txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren irabazleari
Arantzazu Loidik jantziko dio txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren irabazleari, eta Patxi Goikoleak emango du 25 urtez azpiko bertsolari onenaren saria. Ikasle eta irakasle, lehen bertso eskolako ordezkariak dira Loidi eta Goikolea.
Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, gertakari batek ardaztu du bertso mundua aurten, lehen haurren bertso eskolaren sorreraren 50. urteurrenak, alegia. Almeneko bertso eskolaren urteurrenak txapelketa izan du eszenatoki nagusi, lehen bertso eskola horri omenaldia egin nahi izan baitio txapelketak, eta finala ere ez da gutxiagorako izango.
Horrela, Arantzazu Loidi Almeneko bertso eskolako ikasle izan zen, eta Patxi Goikolea izan zuen irakasle. Bada, biak izango dira Donostiako oholtzan abenduaren 14an, txapeldunari txapela jantziko baitio Loidik, eta 25 urtez azpiko bertsolari onenari saria eman Goikoleak.
Arantzazu Loidi aretxabaletarra azken hamarkadetako bertsolaritzako izen propio bat da. Lehen haurren bertso eskola hartako kide, bertsolaritzaren alde eta ertz ugari bizi izan ditu: hasi bertsoak abestetik eta berauek ikertzeraino, gaiak jartzetik eta epaitzetik pasatuta.
Lehen plaza gazte egin zuen, artean neskatila zela, eta berau zen bakarra: bere belaunaldian plazarako saltoa eman zuen lehen emakumea izan zen, eta izendapen horrek ardaztu zuen bere ibilbidea.
1982an izan zen lehen plaza hori, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, eta handik hiru urtera jantzi zuen txapelketa horretako txapela, bat-batean zein idatziz. Plaza ugari egin zituen hurrengo urteetan, baita sariketak ere: 1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan hartu zuen parte, eta horixe izan zen bere azkena, 1993an plazako jarduna utzi baitzuen.
Plaza uzteagatik, ordea, ez zen bertsolaritzatik urrundu, eta hamarkada luzez aritu zen gai jartzen eta epaitzen, Gipuzkoako zein Euskal Herri mailako ekimenetan. Bertsolaritzaren inguruko bi ikerketa ere plazaratu zituen, bertso eskolei eta hedabideei buruzkoak.
Temas
Más en Mundo
-
Muere en la primera jornada un piloto turco que planeó una vuelta al mundo en avioneta
-
Decenas de personas protestan en la cumbre de la ONU y piden cancelar la deuda del sur global
-
El ministro de Seguridad israelí rechaza un alto el fuego en Gaza y pide unión en la ultraderecha para impedirlo
-
El polémico plan fiscal de Trump avanza en la Cámara de Representantes