Eurocities sarearen Garapen Ekonomikorako 2024ko Foroa hasi da Bilbon asteazken honetan
Hiriek erronka global handien aurrean duten eginkizunarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira
Eurocities Europako hirien sarearen Garapen Ekonomikorako 2024ko Foroa egingo da Bilbon asteazken honetatik ostiralera, urriaren 23tik 25era, eta Europako hiri nagusietako 100 lider baino gehiago eta Europar Batasuneko arduradunak bilduko ditu, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Trantsizioan dauden hiriak: etorkizun jasangarri, inklusibo eta oparorantz izenburupean, hiriek erronka global handien aurrean duten eginkizunarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira hiru egunez, hala nola hiri trantsizioen finantzaketa, elkarlaneko gobernantza, berrikuntzako hiri barrutiak, ekintzailetza, talentua, garapen ekonomiko jasangarria, hirigintza taktikoa, hurbileko ekonomia edo kontratazio publikoa.
Aurreko edizioak Helsinkin, Mannheimen, Oulun edo Munichen egin ondoren, Eurocities foro bat Bilbon egiten den lehen aldia da.
Aurreko edizioak Helsinkin, Mannheimen, Oulun edo Munichen egin ondoren, Eurocities foro bat Bilbon egiten den lehen aldia da, eta ddizio honetan esparru ekonomikoari buruzkoa da. Bilbok 20 urte baino gehiago daramatza Eurocities sareko kide izaten.
Bada, asteazken honetan, urriaren 23an, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, harrera ofiziala egin die bertaratutako guztiei Iberdrola Dorrean, arratsaldean, Andre Sobczak Eurocities sareko idazkari nagusiarekin batera.
Ostegunean, hilaren 24an, hainbat osoko bilkura egingo dira Bizkaia Aretoan, eta Bilboko alkateak egingo du bigarren eguneko lanaldiei ekiteko irekiera ofiziala. Arratsaldean, parte hartzaileek Bilboko erreferentziazko hainbat gune bisitatuko dituzte, hala nola BBK Kuna, Zorrotzaurre (Digipen, Open Espazioa eta IED Kunsthal Bilbao) eta BAT dorrea, garapen ekonomikoarekin lotuta hirian bultzatzen ari diren proiektu estrategiko batzuk bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Bukatzeko, ostiralean, urriaren 25ean, hainbat saio tematiko paralelo egingo dira Bizkaia Aretoan.
Temas
Más en Mundo
-
El Ejército de Israel derriba otra torre residencial con un bombardeo contra la ciudad de Gaza
-
La viuda de Charlie Kirk advierte del "fuego" que han prendido los "malvados" con su asesinato
-
Un tribunal de apelaciones avala la decisión de Trump de revocar permisos migratorios temporales
-
¿Qué se sabe de Tyler Robinson, el detenido por el asesinato de Charlie Kirk?