Iñigo Argomaniz sustatzaileak eta Eli Arabaolaza ikertzaileak irabazi dute XXIII. Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria
Sari banaketa ostiralean, apirilaren 19an, egingo dute UPV/EHUren Ignacio Maria Barriola Zentroan
Iñigo Argomaniz sustatzaileak eta Eli Arabaolaza ikertzaileak Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria irabazi dute. Sariketaren hogeita hirugarren edizioa da aurtengoa, eta bi helbururekin sortu zen: musika sorkuntzako ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerketa sustatzea.
Eli Arabaolaza ikertzaileak Musika ikerketa sustatu eta indartzea kategorian jaso du saria, La Orquesta de Euskadi 1982-2022: Implicaciones culturales y educativas izeneko lanarengatik. Halaber, zuzeneko kontzertuen sustapenean egindako lanarengatik eta izandako ibilbide nabarmenagatik jaso du saria Iñigo Argomaniz sustatzaileak.
Sariketaren hogeita hirugarren edizioa da aurtengoa, eta bi helbururekin sortu zen: musika sorkuntzako ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerketa sustatzea
Iñigo Argomaniz “oso eskertuta” sentitzen da “Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Donostiako Orfeoiarekin, zuzeneko musika, artistak garatzeko lana eta nire pertsonaren atzean dagoen taldearen lana aitortzen duen sari honengatik”. Bestetik, Eli Arabaolazaren hitzetan, “ohorea da sari hau jasotzea; beste edizio batzuetan nire erreferenteek irabazi duten saria irabaztea oso hunkigarria da”.
Sari banaketa ostiralean egingo dute, apirilaren 19an, 19:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola Zentroko auditoriumean, Donostian. Ekitaldi akademiko horretan parte hartuko dute Donostiako Orfeoiaren presidenteak, Antxon Elóseguik, eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, Agustín Erkiziak. Ekitaldia amaitzean, Donostiako Orfeoiko ordezkari batzuek erakustaldi labur bat egingo dute haien errepertorio tradizionaleko obrekin. Ekitaldia publiko orokorrari irekita egongo da, edukiera mugatuarekin.
Temas
Más en Mundo
-
La Reserva Federal mantiene los tipos de interés por unanimidad en la primera reunión de Kevin Warsh
-
Estados Unidos revela el acuerdo con Irán: tregua inmediata, reapertura de Ormuz y un plazo de dos meses para el desarme nuclear
-
Macron proclama el éxito de un G7 marcado por la unidad sobre Ucrania
-
Trump defiende ante el G7 el acuerdo con Irán: "No quería ver una catástrofe económica"