Síguenos en redes sociales:

Biba Euskal Herriko Ardo Ekologikoen III. Azoka izango da igandean Hernanin

Biba Euskal Herriko Ardo Ekologikoen Azokaren hirugarren edizioa egingo da gaur

Biba Euskal Herriko Ardo Ekologikoen III. Azoka izango da igandean HernaninUtzitakoa

Biba Euskal Herriko Ardo Ekologikoen Azokaren hirugarren edizioa egingo da igandean, apirilaren 14an, Hernanin (Gipuzkoa), Orona Fundazioan dagoen Diametro 200 espazio gastronomikoan, hain zuzen ere. Euskal Herri osoko 14 upategi eta 100 ardo baino gehiago dastatzeko eta zuzenean erosteko aukera izango da bertan.

Biba Ardoak Euskal Herri osoko ardo ekologikoak merkaturatzeko eta banatzeko kooperatiba da azpokaren antolatzailea. Lehen edizioa 2022an antolatu zuen Donostiako Tabakaleran, "arrakasta handiz", eta bigarrena iaz egin zen, Donostiako Miramar jauregian.

Hirugarren edizioa Hernanin izango da, Orona Fundazioan dagoen Diametro 200 espazio gastronomikoan. Gainera, elikadura burujabetzaren aitzindaria den Diametro 200 proiektuak hamar urte beteko ditu aurten, eta aitzakia horrekin, espazioaren sortzaile eta arduraduna den Fede Pacha astigarragarrak gonbidapena luzatu zuen Biba azokaren hirugarren edizioa bertan antolatzeko.

Biba Ardoak Euskal Herri osoko ardo ekologikoak merkaturatzeko eta banatzeko kooperatiba da.

"Nekazarientzat eta ekoizleen merkatuentzat une zailak diren garai honetan, denon artean azoken, ardoaren, agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren aldeko festa handia ospatzeko baliatuko dugu aurtengo Biba Azoka", adierazi dute antolatzaileek.

Bertatik bertara ezagutzeko parada

Horrela, mahastizainak bertatik bertara ezagutzeko parada izango dute bertaratutakoek, baita haien lan egiteko eta bizitzeko modua eta haiek ekoiztutako 100 ardo baino gehiago dastatzeko aukera ere. Euskal geografia osoko 14 mahasti eta upategi txikitako mahastizainak egongo dira azokan, "Bizkaiko mendebaldetik Zuberoaraino eta Nafarroa Behereko mendietatik Ebroko ibaiaraino".

Biba Azokak 11:00etan irekiko ditu ateak eta 18:00etan amaituko da.

Gainera, aurten, lehen aldiz, sagardogile (Hernaniko Iparragirre sagardotegikoak, besteak beste) eta gaztagileak gonbidatu dituzte, Kaxilda liburu dendako kideek ekologia, krisi klimatikoa eta elikadura burujabetzarekin zerikusia duten liburuak salgai jarriko dituzte eta Amillubi proiektuaren ordezkariek informazio mahai bat jarriko dute.

Biba Azokak 11:00etan irekiko ditu ateak eta 18:00etan amaituko da. Hamar euroko sarreraren erosketarekin kopa bat opari eta 100 ardo, sagardo eta gazta baino gehiago dastatu ahal izango dira.