Laburbira euskarazko film laburren 21. zirkuitu ibiltaria hasi da ostiral honetan
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariaren 21. aldiak ostiral honetan hasi du bere ibilbidea
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariaren 21. aldiak ostiral honetan hasi du bere ibilbidea, apirilaren 12an, Bergaran (Gipuzkoa), eta maiatzaren 12an amaituko du, Markina-Xemeinen (Bizkaia) izango den emanaldiarekin. Orotara, 35 herritan ikusi ahal izango da zortzi filmek osatutako bilduma. Egutegi osoa Laburbiraren webgunean dago ikusgai.
Zortzi film laburretako ibilbidea
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bilduma osatzen duten zortzi film laburretako asko ibilbide oparoa egindakoak dira dagoeneko mundu zabaleko zinema jaialdietan. Hain zuzen, Dena asmatuta dago (Jone Arriola), Katalinaren zoria (Guillermo Ordas), Erro (Amaia Lejarreta), Babesa (Ander Iruretagoyena), Mundu berri bat'(Mikel Alvarez), Zirrara (Ane Cuesta), Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) eta Betizu buru (Kim Maiteny Munoa) dira ikusiko diren zortzi lanak.
Edukia eta estiloa; denetariko lanez osatua dagoena
"Gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da Laburbiraren XXI. edizioko film labur sorta. Eta eduki zein estiloz denetariko lanez osatua dagoenez, euskal sortzaileen lanetaz gozatzeko aukera emango die herritarrei", nabarmendu dute antolakuntzatik.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, gainera, eta urtero bezala, aurtengoan ere hainbat zuzendariekin solasaldia egiteko aukera izango da zenbait emanalditan. Laburbiraren aurtengo edizioari buruzko informazio osoa https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/ web orrian aurki daiteke.
Temas
Más en Mundo
-
EEUU e Irán confirman la firma del memorando de entendimiento
-
La Reserva Federal mantiene los tipos de interés por unanimidad en la primera reunión de Kevin Warsh
-
Estados Unidos revela el acuerdo con Irán: tregua inmediata, reapertura de Ormuz y un plazo de dos meses para el desarme nuclear
-
Macron proclama el éxito de un G7 marcado por la unidad sobre Ucrania