253.472 euro, euskararen sustapenean
Euskara sustatzen jarduten duten elkarteentzako urteroko diru laguntzak
Getxoko Udalak (Bizkaia) onartu ditu euskara sustatzen jarduten duten elkarteentzako urteroko diru laguntzak, beraiekin sinatutako hitzarmenen barrukoak, beren jarduerak Erabilera Sustatzeko Ekintza Planarekin bat datozelako, eta guztira 253.472 euro banatuko ditu.
Hain zuzen ere, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak 86.940 euro jasoko ditu, Hiruka kooperatibak 67.832 euro, Algortako Bertso Eskolak (ALBE) 54.600 euro eta Egizu elkarteak 44.100 euro, Getxoko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez.
Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak jasoko duen diru kopurua 'Gehitu Kultura' eta 'Gehitu Kirola' egitasmoen jarraipen eta dinamizazio lanak egiteko izango da, baita 'Bapiruke' egitasmoaren barruan aisialdiko jarduerak antolatzeko ere (udalekuak Gabonetan, Aste Santuan eta udan).
Hiruka kooperatibak diru laguntza jasoko du aldizkaria eta atari digitala argitaratzeko gastuetan laguntzeko. Uribe Kostako 100.000tik gora euskalduni zerbitzua ematen die urtean eta 12 zenbaki argitaratzen jarraituko du, 5.000na alekoak, horietatik 2.500 Getxon.
Halaber, urtero bezala, ALBE Algortako Bertso Eskolaren aldeko diru laguntza bertsolaritza sustatzeko eta bertso jaialdiak antolatzeko izango da, hala nola Bertso Jaialdi Mundiala, bertso afariak, 'Balkoitik Balkoira', 'Hitzaren Dantza', ALBE gala eta Bertso Eskola.
Azkenik, Egizu elkartearentzako laguntza getxoztarren artean euskara sustatzeko jardueren gastuei aurre egiten laguntzeko izango da, besteak beste, 'Berbalaguna' eta kultur ekintza osagarriak, 'Gurasolaguna', 'Kirola euskaraz!', 'Literatura & Sorkuntza' eta 'Beharsarea'.
Temas
Más en Mundo
-
Estados Unidos levanta el bloqueo a todo el tránsito marítimo de Irán en el estrecho de Ormuz
-
Detenido por arrojar a un niño de 3 años al recinto de los cocodrilos en un zoo de Inglaterra
-
Irán condena a 74 latigazos a una cantante por actuar sin velo en un concierto retransmitido en Youtube
-
El acuerdo de paz entre Washington y Teherán pende de un hilo por las tensiones en Beirut