Síguenos en redes sociales:

'Harrapazank' gazteentzako euskarazko aisialdiko programaren 19. aldia martxotik maiatzera egingo da

'Harrapazank' gazteentzako euskarazko aisialdiko programaren 19. aldia martxotik maiatzera egingo daCedida

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topagunean elkarlanean antolatzen duten Harrapazank10 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako euskarazko aisialdiko programak 19. edizioa egingo du aurten, 'Aukeratu zure bidea!' izenburupean, eta martxotik maiatzera bitarte egingo da. Aurtengo nobedade nagusiak 'Game' eta 'Kale Ginkana' tailerrak izango dira, eta parte hartzaile bakoitzak nahiago duena aukeratu ahalko du.

Antolakuntzako iturriek jakitera eman dutenez, programan izena emateko epea otsailaren 15etik 29ra arte egongo da zabalik egitasmoaren web orrian: https://harrapazank.eus/.

Programaren xedea da 10 eta 16 urte bitarteko neska-mutil bilbotarrek euskara ezagutu eta erabiltzea aisialdiko jardueretan, eta, era horretan, euren guneetan eta denbora librean euskararen aldeko motibazioa eta erabilera indartzea. Gainera, zeharkako gaiak ere lantzen dira, balioekin zerikusia dutenak, hala nola berdintasuna, inklusioa eta dibertsitatea edo osasuna.

'Harrapazank' Bilboko Udalaren programa bat da, eta Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatzen du. Ahalik eta gazterik gehienengana iristeko pentsatutako eta prestatutako jarduerak eskaintzen ditu, eta hiriko areto, udaltegi eta kaleetan egiten dira, aisialdia euskaraz gozatzeko eta euskaldunen artean sareak ehuntzeko.

Esperientzia positiboa

"Bilboko gazteek euskara esperientzia positibo eta gozagarriekin identifikatzea da gure helburu nagusia, motibazioa eta erabilera sustatzeko", azaldu du Eider Inunciaga Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak.'Harrapazank' programaren aurtengo edizioak hiru ildo nagusi izango ditu. Lehena 'Klikazank' da eta aisialdi digitalaren ingurukoa da, eta 12 eta 16 urte bitartekoek bideojokoen munduan murgiltzeko aukera izango dute, lehiaketa eta tailerren bitartez. Aisialdian euskararen erabilera sustatzeaz gain, bideojokoen balio positiboak landuko dira.

Bigarren ildoa 'Eszena' da, Bilboko talentuen lehiaketa, 2008. eta 2013. urteen artean jaiotakoentzat. Banaka zein taldeka parte hartu ahalko da. Hasteko, zuzeneko castingetan parte hartu beharko dute eta, lehen urrats hori gaindituta, klase magistral bat jasoko dute, talentua garatzeko. Finalerako sailkatzen direnek adituen tutoretzak jasoko dituzte, maiatzaren 25ean Bilborocken egingo den finalean aurkeztuko duten ikuskizuna hobetzeko. Guztira 1.100 euro banatuko dira opari bonuetan.

Azkenik, hirugarren ildoa 'Kale ginkana' da, erronkak taldean gainditzeko. Apirileko eta maiatzeko asteburuetan, 12 eta 16 urte arteko gazteek galdera baten erantzuna bilatu beharko dute, erronkak gaindituz. Horretarako, lau eta zortzi kide arteko talde bat osatuko dute eta erronkak eta pistak lotu beharko dituzte hiriko lau auzotako kaleetan zehar. Asteburu bakoitzean auzo batean izango da kale ginkana izango da, eta saria afari bat izango da talde irabazlearentzat. Jarduera egiteko ez da aurretik izenik eman behar, eta ginkana antolatzen den lekura joatea besterik ez dago, taldea osatuta.