Síguenos en redes sociales:

Foru Aldundiak Caicedo Yuso eta Arreoko aintziraren kontserbazio egoera hobetzea lortu du

Hezegune honi RAMSAR adierazpena egin zioten 2002an, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aintzira sistema iraunkor bakarra da

Foru Aldundiak Caicedo Yuso eta Arreoko aintziraren kontserbazio egoera hobetzea lortu duUtzitakoa

Caicedo Yusoko aintzira lurraldeko lau hezeguneetako bat da, RAMSAR aitorpena du, eta haren kontserbazio egoera oso ona da, azken urteotan egindako jarduketei esker. Foru erakundeak biotopo horren kontserbazio egoera berreskuratzeko esku hartu du, aintziran dauden habitat naturalak berroneratzea eta hurbilen dauden laboreak ordeztea ahalbidetuz, existitzen ez ziren edo ordezkaritza txikia zuten ekosistemak lehengoratzeko.

Egindako ekintzei esker, guneko habitaten azalera naturala handitzea, lakuaren baldintza fisiko-kimikoak eta ekologikoak hobetzea eta erabilera publikoa eta tokiaren ezagutza areagotzea lortu da.

Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saileko foru diputatu Amaia Barredok azaldu duenez, "hezeguneak funtsezko guneak dira, eta gaur, haien mundu egunean, aldarrikatu egin behar ditugu, erabakigarriak direlako, funtsezkoak, gure biodibertsitatea babesteko, flora eta fauna espezie ugari baitaude bertan, klima aldaketa arintzen laguntzen baitigute eta ur eta produktibitate primarioko iturriak baitira"

Egindako jardueren artean, nabarmentzekoak dira 2012-2015 aldian egindako Life Tremedal proiektuaren esparruan sustatutakoak; hain zuzen ere, landaredia naturala berreskuratzea ibaiertzetan eta ibaiertzeko basoan, larreen birsorkuntza naturala, iparraldeko ezpondako higaduraren prebentzioa eta espezie inbaditzaileen kontrola, hala arrain espezieena nola karramarro gorriarena.      

"Egindako lehengoratzeek erakutsi dute lurzatiak eskuratzeak, landatzeak eta ereiteak eta bilakaera askeak oso modu eraginkorrean laguntzen dutela habitatak ingurumen aldetik berroneratzen, azkar hobetuz paisaia eta sentsazio bisuala, ur inguruneak eta zuhaixken eta zuhaitzen birsorkuntza", zehaztu du Barredok.

Azken hamarkadan egindako ekintzen ondorioz, aintziraren jatorrizko eremua berreskuratu da, eta, horri esker, azalera hezea handitu da aintzirako urak inbaditzearen ondorioz, zuzenean edo geruza freatikotik.

Guztira, 3.714 metro koadroko zona bat berrezarri da, eta horri esker, zohikaztegi baxu alkalinoen habitata pixkanaka birsortzen ari da. Aintziraren lamina hezetik hurbil dauden eremuetan 1.963 metro koadro berreskuratu dira, ibaiertzeko landaredia landatuta. Horrez gain, basa mahastiak, hazitik eratorritako 160 mahasti eta Arabako populazio autoktonoen aldaxkak landatu dira, ibaiertzeko landarediarekin batera.

Gainera, BGLaren eremuan anfibioak egon zitezen, bi putzu artifizial sortu ziren, zeinak lurrazaleko jariatzearen bidez bete baitziren, baita helburu horretarako leheneratutako iturburu txiki baten bidez ere.

Landaredia naturalaren ikuspegitik, Europar Batasunaren intereseko habitaten 17.000 metro koadro lehengoratzeari eta berreskuratzeari ekin zaio, espezie desberdinen haziak birpopulatuz eta ereinez. Era berean, arreta berezia jarri da zuhaitz eta zuhaixka unadetan, guztira 5.200 metro koadro birpopulatu baitira, arteak eta askotariko zuhaixkak landatuta.

15.700 metro koadroko leheneratze naturala sustatu da larre habitatetan, belardi lehor erdi naturaletan, sastraka fazieetan eta orkidea komunitateetan.

Fauna aloktonoa kontrolatzeko jarduerei esker (hezegune honentzat mehatxu handia da), karramarro gorriaren 165.317 ale eta arrain aloktonoen beste 27.077 ale (karpa, black-bass eta eguzki arraina) deskastatu ahal izan dira, espezie exotikoen populazioak murrizteko helburua betez.