Eustaten datuen arabera, 2023an 3.687.240 sarrera eta 7.214.545 gaualdi izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan. 2022. urtearen aldean, sarrerak %10,4 gehitu dira eta gaualdiak %12,0.

Lurralde historikoei dagokienez, 2023an, Arabako hotel-establezimenduetako sarrerak 503.596 izan dira, hau da, Euskal AEko guztizkoaren %13,7, eta 998.496 gaualdi izan dira, guztizkoaren %13,8. Bizkaiak sarreren %45,8 jaso ditu, 1.688.130, eta gaualdien %44,8, 3.233.468. Gipuzkoak, sarreren %40,6, 1.495.514, eta gaualdiak %41,3 izan dira, 2.982.581.

Zifra horiek adierazten dute sarreren urteko hazkundea %11,2koa izan dela Araban, %11,5ekoa Bizkaian eta %8,8koa Gipuzkoan. Gaualdien bilakaera antzekoa izan da: 2023an %18,2 igo dira Araban, %11,8 Bizkaian eta %10,3 Gipuzkoan, aurreko urtearen aldean. Nabarmentzekoak dira Euskal AEko atzerritar jatorriko sarrera eta gaualdien gehikuntza, %19,7 eta %21,3, hurrenez hurren.Hiru hiriburuen portaera dagokion lurraldeko gainerako lurraldeena baino hobea izan da: urtean zehar metatutako sarreren kopurua %14,8 hazi da Gasteizen, %11,3 Donostian eta %10,9 Bilbon. Gaualdien kasuan, antzera, urteko hazkundeak %23,3ra iritsi dira Gasteizen, %11,4ra Donostian eta %12,9ra Bilbon.

Batez besteko egonaldia 1,96 egunekoa izan da Euskal AE osoan 2023an, aurreko urtean baino zertxobait hobea (1,93 egun). Araban 1,98 egunekoa izan da, eta 2022an 1,87; Bizkaian 1,92 egunekoa izan da, 2022ko 1,91aren oso antzekoa; eta azkenik, Gipuzkoan 1,99 egunekoa izan da, aurreko urteko 1,97aren aldean.

Hotel-establezimenduetan, 2023ko okupazio-maila %57,8koa izan da Euskal AE osoan plazen arabera neurtuta, eta %68,5ekoa logelen arabera neurtuta. 2022. urtearen aldean, igoera ehuneko 3,9 puntukoa izan da plazen okupazio mailaren kasuan, eta 5,0 puntukoa logelen kasuan.

Errentagarritasun-adierazleei dagokienez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 108,25 eurokoa izan da 2023 amaieran, eta logela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar) 74,12 eurokoak. Biak ala biak, aurreko urtekoak baino altuagoak izan dira, ADR %9,6ko aldearekin eta RevPar %18,2.

2023ko abenduan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak %6,6 gehitu dira eta gaualdiak %7,0, urte arteko baliotan. Sarrerak 255.471 izan dira, eta guztira 470.907 gaualdi izan dira.2023ko abenduko sarrera guztien %30,9 eta gaualdien %31,5 atzerritar jatorrikoak izan dira, 2022ko abenduan erregistratutakoak baino ehuneko handixeagoak, iaz %28,9 eta %29,1 izan baitziren, hurrenez hurren. Estatutik etorritako sarrerak eta gaualdiak %3,7 eta %3,4 igo dira urte artean, hurrenez hurren.