Ertzaintza bi pertsona ikertzen ari da banku-iruzurren ustezko delituagatik
Ertzaintzak eginbideak ireki dizkie bi pertsonari, banku-erakundeetako bezeroei egindako iruzurrekin ustez zerikusia dutelakoan
Basauriko banku-bulego bateko segurtasun-langileek Ertzaintzari ohartarazi zioten bi pertsona mugimendu susmagarriak egiten ari zirela kutxazain automatikoetan. Pertsona horiek ordu eta erdi eman zuten bertan, banketxeko bezeroen dirua ateratzen saiatzen. Susmagarriek, segur aski, smishing izenez ezagutzen den teknika erabili zuten. Teknika horren bidez erabiltzaileei mezuak bidaltzen zaizkie erakunde zilegiaren itxurak eginez, modu horretan kontuen zenbakiak eta gakoak lortzeko eta gero dirua ateratzeko.
Lekura agertu ziren polizia-baliabideek dokumentaziorik ez zuten bi gizon aurkitu zituzten, eta horietako batek identitate bat eman zuen agenteei iruzur egin nahian. Benetako identitatea egiaztatu zutenean, agenteek jakin zuten bi errekisitoria judizial zituela indarrean Estatuko beste lurralde batzuetan egindako iruzurrengatik. Biei egindako prebentziozko miaketan, kopuru ezberdinetako billetetan banatuta zeuden 900 euro inguru kendu zizkieten, delituaren bidez lortutakoak zirelakoan.
Egitate horien aurrean, susmagarrietako bat indarrean zituen errekisitoria judizialengatik atxilotu zuten eta banku-iruzurraren delituagatik ikertuko dute; eta haren laguntzaileari ikertu gisa eginbideak ireki zizkioten egitate berberengatik.
Gomendioak
"Ez fidatu igorle ezezagunek bidalitako mezuez.
Era berean, ez da komeni erantsitako estekak klikatzea.
Banku-erakunderen batetik edo beste erakunderen batetik zilegia dirudien mezu bat jasotzen baduzu, ziurtatu mezua egiazkoa den Bezeroaren Arreta Zerbitzura deituta. SMS bidez datu pertsonalak edo bankuko datuak eskatzen badizkizute, ez eman; izan ere, banku-erakundeek normalean inoiz ez dituzte sarbide-gakoak eskatzen.
Mezua bidali dizuna ezagutzen ez baduzu, hobe da blokeatzea.
Ziberdelitu baten biktima izan bazara, salatu egin behar duzu, eta zure banku-erakundearekin harremanetan jarri behar duzu", azpimarratu zuten Ertzaintzatik.
Temas
Más en Mundo
-
Detienen a un empleado de hospital en Budapest acusado de profanar cadáveres y almacenar restos humanos en su casa
-
Alemania plantea ligar la edad de jubilación a la esperanza de vida y crear una pensión obligatoria de capitalización
-
Israel incumple el alto el fuego y mata a dos personas en el sur del Líbano
-
Países Bajos registra el primer caso de eutanasia a un niño menor de 12 años