Washington - Nancy Pelosi kongresukide demokratak oso hurbil du Kongresuaren buruzagitza hartzea. Iragan den astean izan zen posturako hautatua, nahiz eta datozen aste bietarako lan samurrik izango ez duen. Bere alderdikide diren 15 kongresukide errebelde konbentzitu behar izango ditu, horrela Washingtoneko emakumerik boteretsuena bilakatzeko.

Pelosik argi eta garbi irabazi zuen Kongresuko buru izateko lehia. Alderdi Demokrataren 203 boto alde eskuratu zituen, eta 32 baino ez kontra. Lortutako adostasuna, hala ere, ez zaio nahikoa egin postua bere gain hartzeko. 218 boto beharrezko ditu. Kaliforniako hamabigarren barrutitik izendatua, datozen asteotan lan eskerga egin beharko du bere alderdikideen oneritzia lortzeko. 32 demokrata dira, guztira, bere izendapenaren kontra agert zireak eta erdiak konbentzitu beharko ditu, bai ala bai. Pelosik badu denbora nahikoa kongresukide demokratak bere aldeko hautura erakartzeko. Bozkaketa datorren urtarrilaren 3an egingo dute.

Nahiz eta Trump presidentearen astindu lanek Pelosiren alde egin duten azken hilabeteetan, Alderdi Demokratako zenbait kidek bere kontra egin zuten iragan den astean. Hori gutxi balitz, eta nahiz eta bozkaketa sekretua izan zen, baten batzuk publikoki ezagutarazi zuten euren botoa kontrakoa izan zela. Horien artean izan zem Joe Cunningham Hego Karolinako legegilea; Coloradoko estatuko zortzigarren barrutiko Elissa Slotkin edo eta Mikie Sherrill New Jerseyko kongresukidea. Guztiak dira heldu berriak AEBtako Kongresuko lanetan.

Pelosiren aliatuak lan eskerga ari dira egiten berte hautagaitzaren alde. Ezkutuko lan horiek kritikoak konbentzitzera bideratu dituzte, urtarrileko bozkaketan arrakasta lortze aldera. AEBtako zenbait komunikabideek plazaratutakoaren harira, disidenteen neurriak aztertuko dituela premestu du Pelosik. bestetik, Kongresuko zenbait komisiotan postuak izango dituztela ere bermatu die. “Aurrerantz goaz, konfiantzaz eta umiltasunez. Disidenteak daudela tartean? Hala da, baina egutegiak aurrera egin hala botoak irabaziko ditugula uste dut”, adierazi zuen Pelosi berak orain egun gutxi. - DNA