orain arte ez zait bururatu. WhatsAppeko mezuak abiadura bikoitzean edo hirukoitzean entzuteaz ari naiz. Nahiz eta noizean behin gogoak ematen duela onartu behar… Baina harrituta geratu nintzen lagunarteko bilera batean gaia atera zenean eta batek baino gehiagok aitortu zuenean normalean egiten zuela. Eta ez whatsappekin soilik. Arrazoia: denbora ahalik eta gehien aprobetxatzea eta zerrendatik kentzea egiteke ditugun bideo, audio edo podcast guztiak. Ez dut zalantzarik praktika honen abantailez, dirudienez Speedwatching deitzen dena, baina nik ondorioak baino ez ditut ikusten, eta ez dira onuragarriak. Presaren eta estresaren kulturan bizi garela kontuan hartuta, non etenik gabe ekoiztea den nagusi, ez nau batere harritzen fenomenoa zabaltzen ari dela jakiteak. Baina, benetan beharrezkoa al da interesatzen zaigun eta gozatuko dugun gai bati buruko serie bat edo podcast bat abiadura handiagoan kontsumitzea? Adituek argi dute, eta gehienek uste dute bideo edo audio bakoitzaren konpletaxuna gal daitekeela speedwatchinga egitean. Hots, ez dugula ondo ulertuko. Beraz, badakizu, hasiera batean denbora aurrezteko balio diezagukeena, gure aurka ere bihur daiteke.