ikromatxismoak ere indarkeria dira. Funtsezkoa da ia ikusten ez denari arreta jartzea, sozialki normalizatuta dauden indarkeriei, iraunarazten ez jarraitzeko. Oso barneratuta dauzkagun keinu, esaldi eta aurreiritzi txikiak dira. Mikromatxismoak izenekoak dira, adituen esanetan. Que mal conduces, mujer tenías que ser, Tan mal no estará si sigue con él, Zure lanpostuan mailaz igo nahi baduzu ez zaitez haurdun geratu, edo Jostailu hau neskena da. Esaldi horiekin, Arabako Foru Aldundiak sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina bat aurkeztu zuen herritar guztiei zuzenduta pasa den astean. Lau arlotan oinarrituko da kanpaina: lan harremanetan, hezkidetzan, hizkuntzan eta komunikazioan, eta pertsonen arteko harremanetan. Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, mikromatxismoetan eta horiek "eguneroko bizitzako indarkeriatzat" jotzean arreta jarri du. Sí es para tanto. Bada horrenbesterako lelopean, eguneroko bizitzan oharkabean pasatzen den errealitate horretaz jabetzearen garrantzia nabarmendu du Foru Aldundiak. Helburua da ikusaraztea edozein pertsonak har dezakeela konpromisoa kontzientzia hartzeko beste pertsonekin nesken aurkako indarkeria prebenitzeko.