Gasteizko Industriari Laguntzeko 2026-2030 Planak eredu ekonomiko lehiakorragoa, jasangarriagoa eta errotua sustatuko du
Gasteizko Udalak hamar ildo estrategiko zehaztu ditu guztira
Gasteizko Udalak sustatutako Industriari Laguntzeko 2026-2030 Planak eredu ekonomiko lehiakorragoa, jasangarriagoa eta hirian errotua bultzatuko du, eta jarduera industrialari eusten dion oinarri estrukturala indartzea, hiriko eredu industrialaren errotzea eta bilakaera ziurtatzea eta ETE industrialen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzea izango dira bere helburu estrategikoak.
Industriari Laguntzeko Plana asteazken honbetan aurkeztu da Industria Mahaian, non sektoreko enpresen eta elkarteen ordezkariek eta udal talde politikoek parte hartzen duten.
Bada, Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez, "plan honen bidez, gure hiriko industria sektorea bultzatuko duen estrategia definitu nahi dugu, egungo erronkak eta aukerak kontuan hartuta. Horretarako, industria sarearen egungo egoeraren azterketa eta diagnostikoa egin dugu, helburu estrategikoak egokitu ditugu eta inplikatutako eragileen parte hartzea erraztuko duen gobernantza eredua definitu dugu".
Bere hitzetan, ibilbide orri berriarekin, "baldintza hobeak" sustatuko dituzte Gasteizko industria sendotu, eboluzionatu eta aukera berriak sor ditzan, "hirian eredu ekonomiko lehiakorragoa, jasangarriagoa eta errotuagoa lortzen lagunduz".
Gasteizko Udalak hamar ildo estrategiko zehaztu ditu guztira. Lehen helburu estrategikoaren barruan, industrialdeen hiri kalitatea eta baterako kudeaketa hobetuko dira, garraio kolektibo eta jasangarria bultzatuko da industrialdeetarantz, eta Industriari Laguntzeko Planaren gobernantza publiko-pribatua indartuko da.
Errotzea indartzeari dagokionez, talentu industriala erakartzea, prestatzea eta atxikitzea, tokiko balio kate industriala indartzea eta hiriaren dibertsifikazio industrialean aurrera egitea dira helburuak, eta lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko helburuari lotuta, "ETE industrialen digitalizaziorako laguntza sendotuko dugu, deskarbonizazioa bizkortuko dugu eta berrikuntza eta finantzaketa programak ETEetara hurbilduko ditugu".
Temas
Más en Gasteiz
-
Los tres pakistaníes detenidos por explotación laboral de compatriotas, en libertad y sin poder salir de España
-
La Asociación Clara Campoamor ve "insuficiente" la condena al asesino de Maialen Mazón
-
Hallan en los humedales de Salburua una especie de planta casi desaparecida en la península
-
Detenido un joven de 18 años por negarse a identificarse tras una pelea