Síguenos en redes sociales:

"Erreforma horrek 180 graduko bira emango dio BIZAN Landazuriri"

"Erreforma horrek 180 graduko bira emango dio BIZAN Landazuriri"Utzitakoa

Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak onetsi du Kamy Vertical S.L. enpresari esleitzea BIZAN Landazuri zentroa eraberritzeko proiektua, beheko solairuan sukalondo bat jartzeko, 123.872 euroko aurrekontuarekin. Lanak ekainaren 1etik abuztuaren 30era bitartean egin beharko dira, eta erabiltzaileei jangela-egongelan otordu zerbitzua eskaintzea ahalbidetuko dute.

Gasteizko Udaletik zehaztu dutenez, harrera gunea, taberna, jangela-egongela, egongela, komunak, biltegi txiki bat eta langileentzako aldagela daude esku hartuko den beheko solairuan. Bada, espazioak birbanatzea aurreikusi da, 10,80 metro koadroko sukalondorako lekua, 6 metro koadroko biltegia eta komun irisgarri berriak sortzeko.

Sukalondoa lokalaren gainerakotik independentea izango da, eta elikagaiak manipulatzeko eta kontserbatzeko erabiliko da. Bertan, labe elektrikoa, mikrouhin labea, izozkailua, hozkailua, ontzi garbigailua, intsektuen akabatzailea, lan mahaia, apalak, baxera gordetzeko altzariak eta harraska izango dira.

Era berean, Gasteizko Udalak Campezo obras y servicios S.A. enpresari esleitu dizkio BIZAN Txagorritxuko kafetegiko komunak berritzeko eta zoladura aldatzeko lanak, 103.235 euroko aurrekontuarekin eta 90 egun naturaleko egikaritze epearekin

Era berean, irisgarritasuna handitzeko beste bi esku hartze txiki egingo dira: barra aldean irekiera bat, sarbide berri gisa balioko duena, eta atea gidaridun ate automatikoarekin ordezkatuko da.

"Erreforma horrek 180 graduko bira emango dio BIZAN Landazuriri. Alde batetik, jantoki zerbitzua eskainiko du, herritarrek gehien eskatzen eta baloratzen duten zerbitzua. Bestetik, gaur egun dituen irigarritasun hutsuneak konponduko ditu. Hau da, lanak bukatu ondoren, jantokia eta irisgarritasuna bermatuta dituen zentro bat itzuliko diogu Gasteizi", adierazi du Izaskun Reyes, Mantentze Lanetako zinegotziak.

LANAK

Era berean, Gasteizko UdalakCampezo obras y servicios S.A. enpresari esleitu dizkio BIZAN Txagorritxuko kafetegiko komunak berritzeko eta zoladura aldatzeko lanak, 103.235 euroko aurrekontuarekin eta 90 egun naturaleko egikaritze epearekin.

BIZAN Txagorritxu 1973an eraiki zen eta egongela zabala duen kafetegia du, eguerdian jantoki zerbitzua emateko erabiltzen dena. Eraikina zaharra denez, eremu horretako komunak ez daude egokituta mugikortasun urriko pertsonentzat, eta kafetegiko zoladura hondatuta dago. Hori dela eta, komunen banaketa osoa egingo da, eta mugikortasun urriko pertsonei egokitutako kabinak izango dituzte, eta kafetegi-egongelako zorua erabat berrituko da.