Síguenos en redes sociales:

Vitoria-Gasteizek futbol-zelaien mantentze-lanak hobetu ditu, maiztasun eta zerbitzu gehiagorekin, eta asistentzia eraginkorrarekin

Gorabeheren arreta ere hobetu da, gehienez 8 orduko erantzunarekin, eta, larrialdia bada, ordubetekoarekin

Vitoria-Gasteizek futbol-zelaien mantentze-lanak hobetu ditu, maiztasun eta zerbitzu gehiagorekin, eta asistentzia eraginkorrarekinUtzitakoa

Mantentze Zerbitzuak iazko otsailean berritu zuen udal-instalazioetan soropil artifizialeko pistak eta zelaiak mantentzeko kontratua, eta une hori aprobetxatu zuen baldintza-agirian hobekuntzak sartzeko. Horiei esker, mantentze prebentibo eta zuzentzaile eraginkorragoa lortu da. “Ezin dugu lortu gure instalazioak berriagoak izatea, eta ez dugu gaitasunik guztiak batera berritzeko, baina egin dezakeguna eta egiten ari garena haien mantentze-lanak hobetzea da. Lehen urte honetako balantzea oso positiboa da, gehiago eta azkarrago jardun dugu, gure zelai eta pisten egoera hobetuz, eta, batez ere, segurtasuna hobetuz”, ziurtatu du Izaskun Reyes Mantentze-lanetako zinegotziak.

Prebentziozko mantentze-lanei dagokienez, hiru hobekuntza nagusi ezarri dira: aldizkakotasun handiagoa, ematen diren zerbitzuak handitzea eta asistentzia eraginkorra“Aldizkakotasuna handitzea pleguan jasotako baldintzetako bat zen, eta, urtebete geroago, esan dezakegu une honetan antzeko instalazioetakoa edo araudiak ezarritakoa baino askoz ere handiagoa dela. Horren ondorioz, mantentze prebentiboa eraginkorragoa da, eta zuzentzailea azkarragoa”, adierazi du zinegotziak.

Zerbitzua handitzeari dagokionez, “helburua zen zerbitzua ahalik eta osoena izatea, zelai berrienak modu integralean zaintzeko, eta zaharrenetan segurtasun-bermeak osoak izateko. Zehazki, hilero egiten diren lanak honako hauek dira: gainazalen garbiketa, harea eta kautxuzko birkarga, eta gainazalen egiaztapenak, besteak beste, itsasketa-lanak, lerroak eta puntuak ordezkatzea, eta ureztaketa-sistemak berrikustea. Hiru hilean behin eskuilatu eta kanaletak garbitzen dira, eta sei hilean behin aireztatze-, deskonpaktatze- eta belar kentze-lanak egiten dira.

Hirugarren hobekuntzak zerikusia du gertatzen diren gorabeherei erantzuteko laguntza teknikoko zerbitzuarekin, bai eta udal-teknikariei aholkularitza ematearekin ere.

 

Lan horien guztien helburua da “instalazioak erabilera- eta kontserbazio-egoera onean egotea, eta kirola egiteko baldintza onenak eskaintzea, une oro instalazioen erabilera segurua bermatuz eta, ahal den neurrian, haien balio-bizitza luzatuz.

Mantentze-lan zuzentzailea

Mantentze zuzentzailea txukunketak eta konponketak barne hartzen dituena da. “Atal honetan ere hobetzea lortu dugu; izan ere, kontratu honek gorabeherei gehienez zortzi orduko epean erantzun behar zaiela jasotzen du, horien berri izaten denetik zenbatzen hasita. Aldiz, urgentetzat jotako gorabeheretan, ordubeteko epean esku hartu beharko da”, azaldu du Reyesek.