Artium Museoak eta Zar Kultur espazioak Arabako artista berrientzako egoitzen programaren bigarren edizioa antolatu dute
Bi egoitzek laguntza, baliabide teknikoak eta ikusgarritasuna uztartzen dituen lan ingurunea eskainiko dute
Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak eta Zas Kultur espazioak Arabarekin lotura duten artista berriei zuzendutako egoitza artistikoen programaren bigarren edizioa jarri dute martxan, eta interesdunek apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dute proposamena.
Artiumeko iturriek jakinarazi dutenez, iaz aurkeztu zuten lehen aldiz 'Egoitzak' programa, sorkuntza artistiko garaikidea sustatzeko asmoz, eta aurten berritasun bat izango du, deialdia bikoitza izango baita. Partekatutako lan espazio baten testuinguruan eta laguntza profesionalarekin proiektu bat garatzeko interesa duten artista hasiberrientzat da ekimena. Era berean, Arabako lurralde historikoaren testuinguru artistikoan sorkuntza garaikidea ikusarazteko eta babesteko espazio berri bat zabaltzeko borondateari erantzuten dio deialdiak.
Bi egoitzek laguntza, baliabide teknikoak eta ikusgarritasuna uztartzen dituen lan ingurunea eskainiko dute; zehazkiago, 1.500 euro gordineko zuzkidura, ekoizpenerako laguntza eta 500 euroko dietak, Artium Museoan lan egiteko leku bat eta museoko langile teknikoei zein Zas Kultur taldeko kideei aholkua eskatu ahal izatea, bai eta baliabide teknikoei eta dokumentu artxiboei dagokiemez ere, proiektuaren behar espezifikoen arabera.
Gainera, egoitzaren emaitzak urrian jendaurrean aurkeztea aurreikusten da deialdian. Egoitza bietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea apirilaren 30era arte dago zabalik. Interesdunek, besteak beste, egoitzan garatuko duten proiektuaren proposamena eta nola gauzatuko duten bidali beharko dute, baita gutxi gorabeherako lan egutegia ere.
Eskabideak posta elektronikoz bidali beharko dira deialdiak@artium.eus / espaciozas@gmail.com helbide elektronikora, gaian 'Artium Museoa-Zas Kultur 2026 egoitza deialdia' jarriz. Dokumentu guztiak PDF fitxategi bakar batean bildu beharko dira.
Temas
Más en Gasteiz
-
La Policía Local ha detenido a dos hombres tras atacar a un varón en un portal de Vitoria y robarle una cadena de oro
-
Adurza estrena el renovado parque infantil del final de la Zumaquera
-
El Gobierno Vasco estudiará esta legislatura la ampliación del tranvía al Buesa Arena
-
Elkarrekin pide la apertura de refugios climáticos en Vitoria por el calor