Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, martxoaren 19an, Kantauri isurialdean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, eta hegoaldean, Ebro ibarrean batez ere, zerua lainotuago egongo da, behe-hodeiak nagusituz, eta baliteke modu isolatuan zirimiria egitea. Hego haizea zakartu egingo da eta bolada gogorrekin joko du, batez ere ekialdean; arratsaldean kostaldean brisa altxatuko du.

Tenperatura maximoek behera egingo duten arren, balio epeletan geldituko dira, eta 15-20 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 15 gehienez.

Kostaldean hego-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, goizean tarteka 4ko indarrarekin, eta arratsaldean baliteke itsasertzean tarteka eki/ipar-ekialdetik ibiltzea; itsaso kizkurra eragingo du, baliteke arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:44an eta 17:05ean izango dira, eta itsasbehereak 10:51ean eta 23:06an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

 Goizen lanbroa eta lainoa sortuko dira, bereziki Araba hegoaldean. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da Kantauri isurialdean eta behe-hodeien tarte hodeitsuekin Mediterraneo isurialdean, bereziki egunaren lehenengo partean. Araba hegoaldean zirimiria egin dezake han-hemenka eta noizbehinka. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin mendi inguruetan, bereziki ekialdean. Arratsaldean haizeak indarra galduko du eta kostaldean brisa sar daiteke. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira: gutxi edo nahikoa kostaldean eta nahikoa edo nabarmen barnealdean.