Gasteizko Udalak El Salvador hilerrian 704 nitxo konpontzeko lanak esleitu ditu, 259.000 euroan
Jarduketa horrekin, Gasteizko Udalak jarraipena emango die udal hilerrian egiten ari diren hobekuntzei
Gasteizko Udalak El Salvador udal hilerriko 254. etxadian horma-hilobiak konpontzeko eta urbanizatzeko lanak esleitu dizkio Construcciones Laumora S.L. enpresari, 259.325,99 euroan (BEZ barne) eta lau hilabeteko egikaritze epearekin. Jarduketaren bidez, 704 nitxotan esku hartu ahal izango da, haien kontserbazio egoera hobetzeko eta kanposantuko eremu horretan antzemandako hezetasun arazoak konpontzeko.
"Esku hartzea udal hilerrian pixkanaka egiten ari garen mantentze lanaren parte da. Gure helburua da nitxoen etxadietan modu planifikatuan jardutea, haien kontserbazio egokia bermatzeko eta familiei espazio zaindu eta duina eskaintzeko", adierazi du Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak.
Azken urteetan horma-hilobi horietan ikusi den narriadurari erantzuten dio jarduketak. Kalte horiek batez ere estalkiak iragazgaizteko arazoek eragindako ur iragazketen ondorio izan dira. Aurreikusitako lanei esker, patologia horiek zuzendu eta ura sartzearen aurkako babesa hobetu ahal izango da, hori baita egitura mota horien higaduran gehien eragiten duen faktoreetako bat.
Lanak 254. etxadian egingo dira, El Salvador udal hilerriko ipar-ekialdean, Pilarreko Ama eta Karmengo Ama kaleen artean, eta fatxadetan, erremate elementuetan eta estalkietan esku hartuko da. Inguruan ere hobekuntzak egingo dira, mantentze lanak errazteko.
Jarduketa horrekin, Gasteizko Udalak jarraipena emango die udal hilerrian egiten ari diren hobekuntzei. Azken hilabeteetan nitxoen beste bi etxadi berritu dira: 234. etxadia, 720 nitxorekin, eta 244. etxadia, 705ekin.
Temas
Más en Gasteiz
-
Gasteizko Maturana-Berastegi Jauregia sendotzeko eta erakusketa proiektua zehazteko lanak azken txanpan sartu dira
-
“No tengo ningún miedo a cualquier otro partido que pueda entrar por mi derecha”
-
"No es posible que con el presupuesto más alto de la historia tengamos los servicios públicos que tenemos”
-
El arte de saber leer entre líneas