Síguenos en redes sociales:

Gasteizko Udalak amaitu du Herrandarren kaleko erreforma laneko obra zibila

Gasteizko Udalak amaitu du Herrandarren kaleko erreforma laneko obra zibilaUtzitakoa

Gasteizko Udalak Herrandarren kaleko eraberritze integralaren obra zibil osoa burutu du eta, horri esker, aurreikusitako azaroaren 15eko epea bete du. Une honetan, udal talde teknikoak esku hartze handi baten osteko ohiko berrikuspenak egiten ari dira, erremateak, doikuntzak eta xehetasun txikiak egiaztatuz, dena egoera ezin hobean gera dadin.

Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, orain garatzen ari den elementuetako bat landaketen fasea da. Urrian izandako tenperatura altuek landaketak hasieran aurreikusitako unean egitea eragotzi zuten, ez baitziren ohikoak urte sasoi horretan eta zuhaitzak eta zuhaixkak behar bezala errotzeko hotz gehiago behar baita. Hori dela eta, landaketak datozen asteetan egingo dituzte, batez ere Arana eta Estenaga Apezpikua kaleen artean.

Herrandarren kaleko eraldaketa sakona eta egiturazkoa da: 17.338 metro koadroko asfaltoa izatetik, 8.411 metro koadro izatera igaro da, eta 353 zuhaitzetik 460ra, eta dagoeneko 15.000 zuhaixka baino gehiago landatu dira. Horren ondorioz, landareen presentzia nabarmen handitu da, eta hiribidea guztiz berrituta, berdeagoa, atseginagoa eta jasangarriagoa da.

Horrela, lan nagusi guztiak amaituta daude: hesiak kendu dira, zirkulaziorako bidegurutzeak ireki dira, sistema hidraulikoa probatu da (emaitza onekin), eta babes inprimazioa aplikatu zaio Corten altzairuzko egiturari.

"Bi urteko lan gogorraren ondoren, Herrandarren kalea errealitate bihurtu dira. Hiriarentzako oso albiste ona da", nabarmendu du Beatriz Artolazabal alkateorde eta Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak.