Síguenos en redes sociales:

Okerrera egin eta neguko itxura hartuko du asteazkenean

Tenperatura maximoak ez dira asko mugituko astearte honetan neurtutakoekin alderatuz, baina minimoak jaitsi egingo dira

Okerrera egin eta neguko itxura hartuko du asteazkeneanJosu Chavarri Erralde

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, azaroaren 19an, fronte berri baten etorrerarekin, eguraldiak okerrera egingo du eta negu itxura hartuko du.

Goizean, oro har, ateri eutsiko dio, eta soilik tantaren bat bota dezake kostaldean. Halere, arratsaldetik aurrera euritara joko du, lehenengo ipar partean, eta, ondoren, gainerako lekuetan.

Haizea mendebaldetik suabe ibiliko da goizean eta arratsaldean ipar-mendebaldera egin eta zakartu egingo da. Elur kota 1.000 metro inguruan ibiliko da azken orduetan.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, tenperatura maximoak ez dira asko mugituko astearte honetan neurtutakoekin alderatuz, baina minimoak jaitsi egingo dira. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 10 gehienez eta Iruñean 0 gutxienez eta 10 gehienez.

BESTE DATU BATZUK

Itsasbazterrean hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta egunaren erdiko orduetan ipar-mendebaldetik finkatuko da 3-4koarekin eta 5eko tarteekin; goizean itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean eta gauean itsaskirria edo itsaskia, itsaski handiko guneekin.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu hasieran, eta gauean 1,5 metrokoak. Itsasgorak 03:47an eta 16:03an izango dira, eta itsasbehereak 09:50ean eta 22:07an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da.