Argentinako ordezkaritza bat EAEn dago berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako politikak ezagutzeko
Argentinako Cordoba eskualdeko ordezkaritza bat Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dago, tokiko berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako politikak bertatik bertara ezagutzeko, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundetik jakinarazi dutenez.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Asier Areitio Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendariak egin diote ongietorria astelehen honetan eskualde argentinarreko ordezkaritzari, Lehendakaritzan, Gasteizen.
Europako estatu kideetako sektore publikoari buruzko ezagutza espezializatua helarazteko TAIEX laguntza tekniko eta informazio trukerako programaren barruan dago bisita. Cordobako emakumeen indarkeriaren aurkako prebentzio eta babes arloko kudeaketa eredua indartu da asmoa, horretarako EAEko esperientziari erreparatuz.
Lau egunko bisitan zehar, Kordobako ordezkaritzak hainbat bilera egingo ditu arduradunekin emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betearazteko Emakunderen eskumenak eta Eusko Jaurlaritzarekiko interakzioa ezagutzeko.
EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko erakundeen arteko hirugarren akordioaren berri ere emango diete, eta bilerak izango dituzte Eusko Jaurlaritzako berdintasun politiken egituretako langileekin.
Argentinako ordezkaritzak instalazio batzuk bisitatzeko aukera ere izango du, hala nola Gasteizko ertzain-etxea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei polizia babesa emateko sistema bertatik bertara ezagutzeko, eta SATEVI emakume biktimei informazioa eta arreta emateko zerbitzu espezializatuaren zentroa Bilbon.
Gizonak inplikatzeko Gizonduz ekimenaren berri ere emango zaie eta, gainera, topaketa bat egingo da Emakundek eta Eudelek bultzatutako emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Berdinsarea euskal udalerrien sarearekin.
Temas
Más en Gasteiz
-
Gasteizko Udalak Lakuako agorespace berritzeko lanak hasi ditu, instalazioaren segurtasuna eta kalitatea hobetzeko
-
El decreto de las nuevas guardias nocturnas de los taxis de Vitoria entrará en vigor la víspera de Santiago
-
Los trucos de la ciudadanía vitoriana para combatir las noches de calor
-
El uso de las bicis eléctricas de MugiBIKE se ha triplicado seis meses después de su puesta en marcha