‘VideoFlux’ Montehermosora iritsi da ikus-entzunezko funtsen kontserbazioaren eta gordailutzearen mundua herritarrei hurbiltzeko
Kultur Etxeak 80ko hamarkadako Gasteizko Bideo Musikalaren Jaialdiko ikus-entzunezko funtsak aurkeztu ditu hitzaldien eta tailer baten bidez
Montehermosok ‘VideoFlux’ jardunaldiak aurkeztu ditu. Ekimen berri horretan, Kulturuneak, EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura eta Arte eta Teknologia Saileko AKMEKA ikerketa-taldearekin lankidetzan, bere Mediatekako ikus-entzunezko funtsak aurkeztuko ditu. Funtsak 80ko hamarkadako Gasteizko Musika Bideoaren Jaialdikoak dira.
“Programa honen helburua da ikus-entzunezko funtsen kontserbazioaren eta gordailutzearen mundua herritarrengana hurbiltzea, pertsona guztientzat eskuragarria eta interesgarria izan dadin. Eta, aldi berean, historia bat kontatzen digu, baina ez edozein historia. Hiri honetako historia da, bere Musika Bideo Jaialdiko testigantzen bidez jasotakoa”, azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.
Aldi berean, azaroaren 15ean, larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, digitalizazio-tailer bat emango da, parte-hartzaileek prozesu horien nozio teknikoak eskura ditzaten
Zehazki, ikus-entzunezko ondarearen kudeaketan eta kontserbazioan adituek emandako hainbat hitzaldi antolatu dira, hala nola: Clara Sánchez Dehesa, Irati Cano, Natxo Rodríguez, Pablo Maravi, Gabriel Villota eta Arturo Fito Rodríguez. Saioak Montehermoso Kulturunean egingo dira, azaroaren 13an eta 20an, 17:00etan. Sarrera librea izango da tokia bete arte.
TAILER DIGITALA
Aldi berean, azaroaren 15ean, larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, digitalizazio-tailer bat emango da, parte-hartzaileek prozesu horien nozio teknikoak eskura ditzaten, eta, horrez gain, etxeko irudi batzuk birziklatzeko beharraren eta har dezaketen balioaren inguruko kontzientzia sor dezaten. Horretarako, interesdunek edozein formatutan eraman ahal izango dituzte zintak (VHS, Betamax, Hi8, Video8, MiniDV…). Horietan, Zeledonen igoera edo jaitsiera agertu beharko da. Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da Montehermoso Kulturunearen webgunean edo 945 161 830 telefonora deituta.
Temas
Más en Gasteiz
-
El nuevo Ikea de Vitoria aspira a ser un modelo logístico y comercial "único en el mundo"
-
Detenido por robar en un establecimiento de Vitoria con una bolsa que había sido manipulada para eludir los sistemas de alarma de los comercios
-
Detenido tras robar una caja de bebidas alcohólicas y productos de higiene en un establecimiento de la Avenida Gasteiz
-
Talleres de cocina, degustaciones de producto local, concursos y eventos solidarios para celebrar el 50 Aniversario del Mercado de Abastos